Urdaibaiko etorkizun iraunkorrari buruzko gutun irekia: ekintzarako deia, arkitekturatik ezagutzaren paisaiara


Ugaitz Gaztelu
Arkitekturako doktorea, lehendik dauden eraikinak modu jasangarrian egokitzen
EHU/UPV ko irakasle eta ikertzailea
 
Irakurle agurgarriak, Euskal Herriko Unibertsitateko Errektoreordetzako ordezkariak,
administrazio publikoetako kideak eta herritar guztiak:
Gaur egungo eraikinen egokitzapen jasangarrian espezializatutako arkitekto doktore, UPV/EHUko irakasle eta ikerlari eta Urdaibaiko Biosferaren Erreserban 35 urtez baino gehiagoz bizi izan naizen  aldetik, zuengana jotzen dut erreserbaren orainari eta etorkizunari buruzko hausnarketa kolektiboa irekitzeko asmoz; espazio berezi hori babestu, ikertu eta partekatzeko asmoz.
 
Sarrera labur batekin hasiko naiz.

Urdaibai: historia, balioak eta nazioarteko konpromisoa

Urdaibai Biosfera Erreserba izendatu zuen UNESCOk MaB (Man and the Biosphere) programaren baitan 1984an, Mundakako itsasadarrean urbanizazio masiboko proiektu bat geldiaraztea lortu zuen herritarren mobilizazio baten ondoren. Ordutik, 23.000 hektareatik gorako lurralde hori, 22 udalerri hartzen dituena eta biodibertsitate, geologia eta kultur ondare aberatsa duen gunea, “garapen jasangarrirako ikaskuntza eta proba gune” gisa aitortu dute.
 
UNESCOren arabera, biosferaren erreserbek funtsezko hiru funtzio bete behar dituzte:
kontserbazioa, garapen iraunkorra eta ikerketa eta hezkuntza. Funtzio horiek Biosfera Erreserben Mundu Sarearen Estatutu Esparruko (UNESCO, 1995) 4. artikuluan daude jasota, eta lurralde horiek ezagutzarako eta berrikuntzarako laborategi bizidun gisa duten garrantzia azpimarratzen du artikulu horrek.

Garapen jasangarrirako planak Urdaibain

Azken hamarkadan, Urdaibaik aurrera egin du kontserbazioa garapen sozioekonomikoarekin harmonizatzea bilatzen duten zenbait plan estrategiko ezartzen, hala nola PADAS edo EKPZ bera.  Tresna horiei esker, eremu ahulenen babesa sendotu eta tokiko ekimenak sustatu dira.
 
Baina oraindik asko dago egiteko, lurraldearen desaktibazioa geroz eta nabariagoa da, eta ordua da honi buelta eman eta erreserbaren balioen babesa eta garapen sozioekonomiko erakargarri, iraunkor eta egonkor bat elkarrekin orekan eramango dituen alternatiba bat bilatzeko. Uler dezagun industria eta landa eraikinak erabilera gabe izatea, gure errekurtsoak ez erabiltzea dela eta proposa dezagun Urdaibaik ezagutza-lurralde gisa duen potentziala aktibatzeko.

 Etorkizunerako proposamen bat: Urdaibai ezagutza, ikerketa eta ezagutza lurralde gisa.
Gaur egun, Urdaibaiko paisaiak zeinu kezkagarriak erakusten ditu: eraikin industrial hutsak, baserri abandonatuak eta lurzoru kutsatuak. Guztiek egokitzapen sozioekonomiko falta nabarmena islatzen dute. Guggenheim Urdaibairen ekimenak berak ere, argi eta garbi erakutsi du administrazioen eta herritarren artean dagoen adostasun falta.

Lurralde hau ulertzeko dugun moduaren begirada inklusibo, bateratu eta harmonikoa
berreskuratu behar dugu, herritik; nola izango den amesten daigun alkarrekin, duela 40 urte UNESCOk Biosfera Erreserba izendatu zuenean egin genuen bezala.

Egoera horren aurrean, galdera hau egin behar dugu: zer nolako erreserba nahi dugu gure seme-alabek jasotzea? Zein da helarazi nahi diegun etorkizuneko eredua? Jarduera sozioekonomikoa gelditzera bideratu nahi dugu, erabili ditugun espazio eta guneak era antropizatu batean naturalizatuz? edo zein beste jarduera mota plantea genitzake Biosfera Erreserban?

Akaso, ez al du leku jasangarri baten babes eta ametsetik jaiotzen den lurralde batek beste leku batzuez bestelako garraio, industria eta jarduera ereduak izan behar? benetan uste al dugu oraindik ere parke industrial berriak ezartzea, kutsatu gabeko lurzoruak erabiltzea, lurzoruak eta industria-ondarea gutxiegi erabiltzea, kotxe eta kamioi garraioen aldeko etengabeko apustua egitea dela Biosfera Erreserbak behar duen erantzuna? hau al da bururatzen zaigun modelo bakarra hain leku delikaturako? Sentitzen dut, baina Boroa, Gallarta edo Derioko industria modeloa, ez litzake Urdaibaiko Erreserban aplikagarri izan behar.

Gizartearentzako gogoeta bat: Urdaibaiko parke teknologiko edo zientifikoa

Nire ustez, Urdaibaik ez du paisaia babesteko bokazioa aldatuko duen erabateko aldaketarik behar, baizik eta pixkanaka eta modu iraunkorrean egokitzea. Eraikitako ondarea berrerabili dezagun, talentua erakarri eta lurraldea jasangarritasunerako, biodibertsitaterako eta geologiarako Europako laborategi batera eraman.

Uler dezagun ezagutza eta talentua erakartzeko lurralde gisa. Hiri sakabanatua lurralde zabalean. Erreserbaren babesa justifikatu zuten balioak ardatzean jartzen dituzten ikerketa- eta irakaskuntza-zentroz betea. Urdaibaiko parke teknologiko edo zientifiko bat. Tokiko unibertsitate eta ikerketa-zentro publiko zein pribatuek (Euskal Herriko Unibertsitatea, Mondragon Unibertsitatea, Deustuko Unibertsitatea, etab.), Tecnalia Research & In-ek, Tekniker Fundazioak, Aztik, Aranzadik eta abarrek gidatu eta menderatzen dute gune hori Apustu ausarta eta etorkizunera moldatzen dena, gure planetan azaltzen ditugun balioei benetan erantzungo diena: iraunkortasuna, ezagutza eta talentua erakartzeko lekua. Apustu erakargarria, lurralde berezi, baliozko eta bereizgarri baten mailan egongo dena. Zientziatik, akademiatik jaiotzen den eredu baten aldeko apustua, administrazioek bultzatua eta arautua eta herriak kide izatearen zentzuaz lagundua. Biztanleen alde. Herritik herriarentzat.

Aipatutako erakunde guztiek biodibertsitateari, geologiari, kulturari edo iraunkortasunari lotutako berrikuntza- eta prestakuntza-zentro batzuk Urdaibaiko Biosfera Erreserbara eraman edo berrireki ditzakete, leku paregabe batera, laborategi ireki batera, jauzi kualitatibo bat emateko.

Abandonatutako ondare eraikia berrerabiliz, ezagutza eta ikerketa espazioetarako euskarri gisa. Batez ere trenaren mugikortasun elektrikoa sustatuz, gaur egun herrialdearen kapital ekonomikoarekin lotuta dagoena Bermeoko polo aktiboarekin.

▪ Zergatik ez imajinatu hemen biologiari, geologiari, ingurumen jasangarritasunari eta lurralde kulturari eskainitako unibertsitate bat edota teknologia parke bat? Edota zientzia parke bat?
▪ Zergatik ez dugu aprobetxatzen gizartean dugun kalitate-sarea, eta gure inguruko ezagutza, ikerketa eta berrikuntza zentro guztiak batzeko ekimen honetara?
▪ Eta zergatik ez imajinatu biodibertsitatearen, geologiaren eta kulturaren babesa laborategi batekin batera bizi den lurralde erreferente bat, balio horietan ikertzeko eta talentua behin betiko erakartzeko?

Gutun honekin, hurrengo belaunaldiak elkarrekin bizitzea nahiko genukeen lurralde bat
imajinatzera gonbidatzen ditut ameslariak. Eta honekin, Berrerabilitako industria-espazioen adibide pragmatiko batzuk eranstera ausartzen naiz.


Errespetuz eta itxaropenez,
Muruetan, 2025eko azaroaren 14n

Comentarios