Entradas

AZKEN SARRERA

Axpe auzoko errekaren ibilgua hobetzeko lanak egingo dituzte

Euriteekin errekak gainezka egiteko arazoa dago.BUSTURIALDEKO HITZA Lander Unzueta Lekerikabeaskoa Busturiko Udalak Axpe eta Amunategi auzoetatik igarotzen den Axpeko errekaren ibilgua eraberritu eta hobetzeko lanak egingo ditu. Izan ere, euriteekin batera auzoan “uholdeak gertatzeko arrisku handia” egoten da.
Hori ez gertatzeko, errekaren ibilgua aldatu, egokitu eta berriztatu egingo du udalak. Aitor Aretxaga alkateak adierazi duenez, Axpeko erreka “oso laburra eta aldapa handikoa” da. Ibaiak ur jario handia daramanean ur guztia batera jausi eta uholdeak eragiten ditu.

Gainera, erreka Axpe zeharkatzerakoan lurrazpitik doan eremu labur batetik igarotzen da, eta horrek ere hainbat arrisku sortu ahal dituela azaldu du alkateak.

Ez da erreka berberaren ibilgua egokitzeko lanak egiten dituzten lehen aldia. Izan ere, 2008an udalak obra batzuk egin zituen gunean. H…

Atxuri podría albergar un museo del tren

No mas vertidos en Lamiaran de Mundaka

Cuando la naturaleza se expresa

Breve aproxImación a la historia del Movimiento ecologista y vecinal en Busturialdea