OIAGAKO URBANIZAZIOA ETA GOLF ZELAIAREN KONTRAKO MANIFESTAZIOA ZAPATUAN BAKION

Igorlea: Lurra Data: 2008 Abu, 16 - 08:32 AM

OIAGA EZ IKUTU herritarren plataforma udal agintari batzuek ingurumenarekiko duten mespretxuaren aurka sortu da, ordezkari hauek hirigintza basatiaren alde egiten dutela ikusirik kezkatuta, hain zuzen ere. Kanpainia Oiagan (San Pelaion) egin nahi duten urbanizazioaren kontra dago, bertan 248 etxebizitza eta golf zelaia proiektatuta dago. Horren informazioa zabaldu da, udalaren planoak eta guzti. Natura aberastasun handiko gunea da Donieneko Gaztelugatxeko biotopo babestuarekin muga mugan dagoena. Hortaz, herritar gehienen ustetan leku hau ez litzateke ikutu behar Bakion geratzen dan azken itsas-landa gunea delako, eta batez ere, herrian beste 1.900 etxebizitza berri egiteko asmoa dagoelako.

Kontzientziazio kanpainiak iraun duen hiru asteotan 500dik bandera berde banatu eta eskegi dira herriko hainbat balkoietan, protestaren ikur. Era berean, proiektuaren kontrako 900 sinadura inguru hartu dira, aurrekoan jasotako 2.000 izenpetzeekin batuko direnak. Auzolan honek beste zita garrantzitsu bat du datorren larunbatean, abuztuak 16, OIAGA EZ IKUTU leloarekin herria zeharkatuko duen manifestazioa hain zuzen, eguerdiko 12:00etan herriko frontoitik abiatuko dena. Ondoren agiri bat irakurriko da.


http://www.bakiocio.com/oiaga/

Abuztuak 16, Zapatua eguerdiko 12:00etan. Irteera frontoi ondoan.

Parte hartu, zure eritzia ere garratzitsua da.

Comentarios