08.- EKEG-PRUG BERRIA

http://zaindezagunurdaibai.blogspot.com.es/



EAEko Legebiltzarrerako Hauteskundeak hastekotan izanik, behean sinatzen dugun elkarte eta erakundeok Urdaibai Biosferako Erreserbaren egoera dela eta, hurrengo diogu:

Ikusirik EKZP berriak, Urdaibaiko Erreserbako Patronatuak modu lotsagarrian onartua bera, arriskuan ipintzen duela Erreserbaren beraren izaera.

Ikusirik Urdaibaiko Erreserbako Patronatuan erabakitzeko gaitasunaren aldetik gehiengoa daukan EAJ alderdiak hura behin eta berriro bere interesen mende ipintzen duela.

Ikusirik Oka ibaiaren arroaren osasun egoera larria eta Administrazioak horren aurrean ezer egin ez duela, erantzukizuna beste ez dakigun norena balitz legez.

Ikusirik Oka arroaren egoerak eskualdeko ekonomiari eragiten dion kaltea, aisialdirako, turismorako eta kiroletarako dituen baliabideak arriskuan jartzen dituelako.

Ikusirik baita ere Administrazioen nepotismoa, norberaren alderdikoei “legea mesede” eta besteei “legea lege” irizpideak erabiltzen dituela, horren adibideak 2016 honetan eskandaluzkoak izanik.

Ikusirik aldi berean makro-proiektuetan inbertitzen dela -esaterako, Autzagana gainditzeko tunel bi eta autobia taxuko kilometro apur batzuk eraiki izana-, beste proiektu premiazko batzuk -saneamendu bera esaterako- atzeratuz.

Ikusirik babesguneak eurak ere legerik ez balego legez erabiltzen direla, Mundakako Santa Katalinako festibala lekuko.

Ikusirik zorpeturik diren udalerriak goian aipaturiko egitasmoak babesten dituztela, horetatik zorrari zorririk ere kendu barik, aitzitik.

Ikusirik udal mailakoak baino goragoko administrazioek zorpeturik diren udalerriei laguntzeari dagokienez ere arestian aipatu ditugun irizpide biak erabiltzen dituztela, nahiz eta bereizketa horren ondoriozko kalteak herritar xumeen lepora joan.

Ikusirik hori guzti hori, eta zerrenda hau luzeegi egin lezakete besterik ere, eta gogoan harturik Urdaibaiko EAEko Biosfera Erreserba bakarra dugula, 2016ko irailaren 25ko Hauteskundeetara aurkezteko asmoa duten alderdiei, eta berezik beren burua lehendakari-gaitzat aurkeztu dutenei, azaldu ditugunei erantzuna ematera dei egiten diegu, behean sinatzen dugunok, Urdaibai Biosfera Erreserbako Gizarte Kontseiluko kideak.

URDAIBAI: “legea mesede” eta besteei “legea lege”

URDAIBAI, 2016ko Irailaren 8a


Comentarios