ALKIZA: UDALERRIKO ESPARRUAN EUKALIPTOA ALDATZEA DEBEKATZEA

 Galicia triplica los avisos por plantaciones ilegales de ...

UDALERRIKO ESPARRUAN EUKALIPTOA ALDATZEA DEBEKATZEA


2020ko urtarrilean EHUko Landarren biologiako eta ekologiako katedratiko Arturo Elosegik gidatutako ekipo multidisziplinar batek, non EHU eta Aranzadi Zientzia Elkarteko kideak bildu ziren, Eusko Jaurlaritzako Natur Ondarearen eta Klima Aldaketaren Zuzendaritzak eskatuta Eukalipto-landaketen ingurumen-eragina EAEn eta inguruetan izeneko ikerketa burutu zuten.


Euskal Autonomia Erkidegoan eukaliptoz estalitako azalera 4 aldiz biderkatu da
azken hiru hamarkadetan, eta dagoeneko lurraldearen %2,6 estaltzen du. Mendebaldetik eta Bizkaiko kostaldetik Araba eta Gipuzkoara zabaltzen ari da. Azalera horren %60 inguru Eucalyptus globulus-ek estaltzen du, %37 E. nitens-ek eta %3 beste eukalipto espezie batzuek.

Ikerlariek Euskal Herrian edo inguruan eukaliptoek duten ingurumen-efektuei
buruzko 40 azterketatik gora aurkitu dituzte, 140-tik gora Iberiar Penintsulako beste eskualde batzuetakoak. Era guztietako aldagaiak biltzen dituzte, lurzoruaren kalitate edo hidrologiatik biodibertsitatera.

Hauek izan dira azterketaren emaitzak:

  • Emaitzek erakusten dute, modu argi eta sistematikoan, eukaliptoek eragin negatiboa dutela ingurumenean, bai Euskal Herrian, bai penintsulan.
  • Eukaliptopeko lurzoruak iragazgaitzagoak izan ohi dira, eta eukaliptoaren orbelak beste landare-espezie batzuen hazkuntza geldiarazten duten substantziak askatzen ditu. Lurzoruko ornogabeen, lurreko onddoen, likenen eta landareen aniztasuna ere gutxitu egin da.
  • Eukaliptadietan murriztu egiten dira anfibioen ugaritasuna eta dibertsitatea, baita osasun-egoera kaskartu eta portaera aldatu ere. Hegaztien ugaritasuna eta dibertsitatea txikiagoa da eukalipto-sailetan beste landaketa batzuetan edo baso autoktonoetan baino. Ondorioak ez dira hain argiak ugaztunetan.
  • Eukalipto-landaketek eragina dute ibaietan aztertutako aldagai gehienetan.
  • Eukalipto-orbela kalitate baxuko eta mantenugai gutxiko bazka da. Horrek onddoen eta uretako ornogabeen ugaritasunean eta dibertsitatean eragiten du, eta ibaietako ekosistemaren funtzionamenduan eragiten du.
  • Bestalde, nahiz eta basoko suteak zein berotze globalaren aurkako borroka alderdi konplexuak izan, faktore biofisiko zein sozioekonomikoen eraginpean baitaude, badirudi bi arlootan eukalipto-landaketek ez dituztela murrizten, areagotu baizik, beste baso-alternatiba batzuen arriskuak.
  • Eukaliptoen ingurumen-eraginak ez dira lurzoruaren beste erabilera batzuenak bezain gogorrak, hala nola industriarenak edo hirienak, baina har dezaketen hedadura espaziala dela eta, eragin nabarmena izan dezakete. Gainera, eukalipto-landaketek, batez ere, landa-eremuei eta urruneko eremuei eragiten diete, horiek izanik biodibertsitate handiena dutenak eta ingurumenaren kontserbazioari dagokionez ahulenak.

Eta ondorio nagusia da, eukaliptoen hedapenak eragin larriak izan ditzakeela Euskal Herriko ingurumenean, eta Espezie Mehatxatuen Euskal Katalogoan diren espezieak are gehiago mehatxatu ditzakeela.


Era berean, 630/2013 Errege dekretuak Espezie Exotiko Inbaditzaileeen Espainiako katalogoa antolatzen du non zerrendatzen diren bertako ekosistema, habitat eta espezieentzat arriskutsuak diren espezie arrotzak. Dekretu horrek gainera katalogoaren Batzorde Zientifikoa arautzen du. 2017an Batzorde Zientifiko horrek CC 30/2017 ebazpenean honokoa zioen:

“Constatado con los datos científicos disponibles el carácter invasor de las especies de Eucalyptus naturalizadas en nuestro país, se concluye que se debería incluir en el Catálogo Español de Especies Exóticas Invasoras regulado por el R.D. 630/2013, de 2 de agosto, bajo el criterio de la IUCN (2000), a todas estas especies: Eucalyptus camaldulensis, E. globulus, E. gomphocephala, E. gunnii, E. nitens y E. sideroxylon, así como cualquier otra especie de este género cuyo destino sea la explotación forestal, debido al alto riesgo de invasión por estas especies consecuencia de sus características biológicas, fisiológicas y ecológicas. 

Se recomienda extremar la precaución con nuevas introducciones y plantaciones, y se recomienda un seguimiento local y llevar a cabo medidas de erradicación antes de que se produzca la invasión siempre que se observe naturalización de cualquier especie de Eucalyptus en nuestro territorio.”

Bestetik, Eusko Legebiltzarraren apirilaren 7ko Euskadiko Toki Erakundeei buruzko 2/2016 Legeraren 17. artikuluan udalen eskumen propioak zeintzuk diren jasotzen da eta bertan aipatzen dira, besteak beste: ingurumenaren babesa kudeatzea eta defendatzea, hirigintzaren antolamendua, kudeaketa, exekuzioa eta diziplina eta hondartza, laku eta mendietan egiten diren jarduerak eta erabilerak antolatzea, kudeatzea eta zaintzea


KONTUAN HARTURIK


1- Alkizako udal eremuaren % 44a Hernio-Gazume Kontserbazio Bereziko
Gunean kokatzen dela. Hernio-Gazumen Espezie Mehatxatuen Euskal
Katalogoan tokia duten animalia-espezie batzuk aterpe eta babeslekua
dutela, bereziki, sai zuria, hainbat kiroptero-espezie eta intsektu
saproxilikoak.
2- 2020ko martxoan Aramaioko Plan Orokorraren 2. aldaketan gauzatzean udal
barrutiko lurzoru osoan eukaliptoa aldatzea debekatu dela eta horrek
Arabako Foru Aldundiaren Nekazaritza sailaren oiniritzia izan duela.
3- Alkizako udalerrian indarrean dagoen 1997ko Plan Orokorraren berrikuntza
neurriz kanpo luzatu dela eta Alkizako udalak 2020 irailaren 8an eginiko
osoko billkuran Plan Orokor berriaren erredakzioaren esleipena egin zuela.Udal batzak


ERABAKITZEN DU:


- Plan Orokor berria onartu arte eta horretan zehaztu arte lurzoruaren erabiliera
posibleak, debekatzea udalerri guztian eukalipto-landaketak egitea ebidentzia zientifikoei men eginez.
 

Alkizan, 2020ko urriaren 27an

Comentarios