LAIDATXU: Joan da uda eta hondartza kutsatu da

 Playa de Laidatxu (MUNDAKA) | Playa en BIZKAIA | Turismo ...

Joan da uda eta hondartza kutsatu da


    Ia urtero bezala uda joanda hurrengo egunean, irailaren 22an hain zuzen, Mundakako hondartzako uraren kalitatea ez ei da nahikoa. Ondorioz, bainua debekatuta Laidatxun. Noiz arte, ez dakigu.

    Lotsagarri deritzogu 2020ko irailaren 22an INGURUMEN UNITATEA EUSKO JAURLARITZA delakoak argitaratu duen oharrari, horretan esaten delako, eta esan behar da gero!, “laginketak mantendu egingo dira gertakaria amaitu arte, eta uraren kalitatearen aldaketen eta bainatzeko gomendioen berri emango da”.

    Eusko Jaurlaritza, non egon zara orain arte? 2020ko honetan Urdaibaiko Biosfera Erreserban egin diren isurketak hainbat izan dira. Batzuk direla eta isunak ipini dituzue zuek zeuok. Halandabe zigorgabetasun osoz Gernikako Araztegiak oka ibaira isurtzen segitzen du, esaterako. Industrialdeetatik datozen isuriak, edo Barna enpresako eurak ez aipatzearren.

    Gu guztion osasunarekin jokatzen ari zarete. Aurten zein aurreko urteetan. Gogoan al duzue, agintariok, inpetigo deritzon gaitzaren hedakuntza orain urte batzuk?

Ez gara luzatuko. Asko eta lar ere bada esandakoarekin.

Zikinkeriak modu zikinez estaltzeko jokoak baditu bere mugak. Laidatxun gertatuak halaxe erakusten du, argi eta garbi.

Urdaibai Erreserbako herritarrok, non dago gure osasunaren defentsa, non gure duintasuna?

Mugi gaitezen!

Itzela da eta jokoan dagoena.

Urdaibai, 2020ko irailaren 22a.

Comentarios