Denok ez gara berdinak Edo batzuk besteok baino berdinagoak dira



Ermita de Sankristobal (Busturia) , ribera publica y abierta, gracias a las acciones de ZDU

IRIZIA

Itsasertzari buruzko legea eta herritarren eskubideak

Lorpenak eta jauntxokeriak


Orain urte batzuk izan ziren itsaso handiek kalteak eragin zituzten Mundakako portuko iparraldeko ertzean. Kalteak ezinbestez konpondu beharrekoak zirenez, eta itsasertza Estuaren mendekoa denez, hura arduratu zen konponketez. Halaxe atondu zuten pasealeku berria. Sailen jabeen eskuetatik berreskuraturiko metroak erabiliz. Madrileko Ministerioak pasealekua berak egina zela zioen kartela behingoan kendu zuten. Halaxe geratu da orduko udal-agintaritza, alkatea bera, merituarekin. Kartela ez dute berriro ipini.

Obras de mejora de accesibilidad al litoral en el Muelle de Usparitxa (Sukarrieta)

Aldi berean kalteak izan ziren Sukarrietako zetareoaren inguruko ertzetan, itsaso erantsiek eraginda. Haren eskuinaldekoan konponketak egin ziren, berriro ere tarte bat denontzako libre utzita. Santimamiñe ermita eta buztingintza historikoa egon ziren inguruaz ari gara. Ez dakigu zer dela eta ez zuten perimetro osoa berreskuratu.

Oraintsuago, Sukarrietan bertan, Usparitxarena deritzoten etxea jabez aldatzean haren inguruko itsasertzeko metroak berreskuratu dira. Gozamena.

Bide beretik Abinako San Antonio ermitaren ostean hasten den itsasertza ere berreskuratzen ari dira. Dagoeneko zati bat eginda eta zabalduta dago. Handik ikusten dena egundokoa da. Pasealekua osorik egindakoan parerik gabekoa izango da herritarrontzat. Abinatik Santarenara oinez itsasertzaz gozatuz. Hori bai, Santimamiñe antzinakoaren perimetroa osorik berreskuratuta gura dugu.

Mundakara itzuliz, Santa Katalina inguruan itsasertzeko beste gune bat berreskuratzen ari dira. Horri esker Mundakan beti Portutxu eta orain Bainutegi esaten dioten hori eta Santa Katalina penintsularen artean zuzen eta artez igaro ahal izango dira jende guztiak.

Punta Sanmames o Santamamiñe Punta, ultimo punto privatizado en Itxabegi (Busturia)

Badiogu baina. Aipatutako sailen jabeei ezarri zaien legeak salbuespenak ditu. Itsaso erantsi haiek eta ertzaren giza-erabilerak Laidatxu izenekoaren eki-hegoaldeko aldean kalteak eragin zituen. Kalteok konpontzeko lizentzia eman zen. Lizentziaren arabera ertzeko metroak libre utzi behar zituen lizentzia eskatu zuenak. Ez du egin. Denok berdinak ez garelako. Mundakako Udalak, barkatu egin dio. Itsasertzeko agintaritzak, Estatuak, ez ikusia egiten du. Urdaibaiko Biosfera Erreserbako Patronatuak zerbait esan beharko luke, horko obrak hiru-gunean kokaturik zirela sinatu baitzuen. Ea noiz datozen hor karramarroak harrapatzera.

Laidatxuko kontuak ez dira hor bukatzen, ordea. Larriagoak dira.
Hasteko jabe batzuek hondartzarako eskailerak dauzkate. Hondartzan goren diren eskaileretara ez dago iristerik, errepidearen aldetik itxita baitago lur-sail hori. Hondartzako beheko aldean diren eskailerek atea daukate, eta “privado” dioen kartela. Zein ederra den marea gora dagoenean eskaileratan behera norberaren itsaso partikularrera iristea!

Segitzeko, itsaso partikularrera iristeaz gain horizonte pribatua daukate. Horregatik hondartzeko itsasertzeko landareak eta zuhaitzak etengabe mozten eta kimatzen ari dira, “ikuspegia ez galtzearren”. Moztutakoak itsasertzera doaz. Halaxe ikusten ahal dira palmondo adarrak Laidatxun. Haurrek horiekin amets egiten dute eta dirudienez itsasertzeko zaindaria itsusia da.
Amaitzeko, errepidearen aldeko hesia jabeetako batzuek legeak dioena baino gorago daukate batzuek, eta askoz goragoa beste batzuek. Hori antza nahikoa ez eta, hesitako bat banbu kanaberaz egina da, hau da, Urdaibaiko arauek debekaturik daukaten espezie batekin. Asia eta mandarinak Mundakan!

Urkitzepe victoria parcial de ZDU contra los alambres de espino en Axpe

Guzti hau gogoan iritzi publikoari zuzentzen gatzaizkio, Zain Dezagun Urdaibai auzo elkartearen horren bidez. Ez gara joango inora legea denei berdin-berdin betearazteko eskatzera. Lorpenak eta jauntxokeriak aipatu ditugu. Horiek ikusita atera dugun konklusioa da denok ez garela berdinak, edo batzuk besteok baino berdinagoak direla. Eta konklusio atera dugu baita ere legeak betetzetik salbu direnek arrisku publikoa direla. Gaur ez dituzte lizentziak betetzen, itsasoa pribatizatu dituzte eta gainera, hau ez dugu esan, alarma sistema izugarriak dituztela iragartzen dute kanpoko karteletan. Zer egin dezakete bihar-etzi? Beldurgarriak dira. Eta zer esan horiei babesa ematen dieten aipaturiko erakundeez. Demokrazia, edo denontzako da, edo ez da. Kito.

Zain Dezagun Urdaibai, apunta hau: Denok ez gara berdinak.

Apaiu iritzi-taldea

Mas fotos del entorno de la playa de Laidatxu , un ejemplo de cierres ilegales y de la privatización del litoral, y el cierre de accesos y servidumbres de paso. 

Ni el Ayuntamiento de Mundaka,ni la Agencia Ura, ni la Demarcación de Costas actúan en favor del uso publico y gratuito de la costa. 

Todo ellos toleran  setos para protegerles de la vista  de la carretera y permiten la tala del arbolado de la ribera para que ellos puedan disfrutar de su paisaje.

 ¿Es la ley igual para todos?











Comentarios