HUTSUNEA


Arte eta artista zer edo nor den definitzea zaila bada, are konplikatuagoa bihurtzen da lan horren jabegoa norena den zehaztea. Esate baterako Oteizaren Aratzazuko hamalau “apostoluak” apostoluak baldin badira; norenak dira Oteizarena ala elizarenak? Kalatraban zubi-zuri arriskutsua egokitzea nori dagokio Kalatrabari edo Bilboko udalari.

Den arrazoiak direla medio arte lan bat aldatu egoki tu edo ezabatu behar baldin bada, nola hartu behar dira erabakiak?

Eta arte lan hori gizateriaren ondare baldin bada, nork har lezake erabakia, zeintzuk dira irizpideak?


Guzti hau egunotan gure herrian Busturian alegia, herritar dugun Kike Arzubiaga zeramika egilearen arte lan bat; kexua erosta handirik gabe esatearren, ulertezina egiten zaidan arrazoiren bategatik, eraldatua izan da.
 

Danok dakigu Larrazabaleko eskolaren historia eta ez dakienak sarean ikus dezala Miren Fatima alkate zelarik argitaratutako ikus-entzunezkoetan datorren lana. Bide nabar esan dezadan ez dudala holakorik ezagutu ez aurreko ez osteko legegintzaldietan, baina kontuak kontu natorren neurera, aipamenak egiteagatik baten bat mindu ez dagian.

Larrazabaleko eskola Añebustin Añetu auzo elkartearen bultzaz berritu zuten goierritarrek, elkarte horretako partaide eta herritar dugun Kikek zeramikariak, bere garaian portzelana lantzen ikasteko ikastaroa antolatu zuen, bere ohiko jarrerari jarraituz musutruk, ondorioz, portzelanazko baldosak landu margotu eta errotulu eran eskolak kamiñora begira duen horman jarri zuten.

Errotuluak hala dio: Ezkutua eta Busturia buruan, Ostean LARRAZABALEko auzo-eskola dio. Gero hemetetzi XXX ez dakit zer baldosa kendu bai dute, hutsunearen beste aldean Auzolanean eginda dio. 1932-an inaguratu zen, 2005-ean barriztu egin zela argitzen du “Añebuztin Añétu auzo elkartearen bultzadaz” Jabier Gondra Alkatea zala zehaztuz.

Honen aurrean zera da nire buruari galdezka ari natzaiona. Ze demontre jartzen zuen hutsunean?

Zerbait grabea izan behar arte lan bati horrelako tratua emateko. Ez zituen ba uztarria eta geziak jarriko!

Nere lasaitasunerako baldosa hori kentzea zoriari lotutako arrazoia dela argitu didate eta udalaren iniziatiba dela, asmoa berriz, kendu eta zati bat eraldatzea dela.

Lehen harrituta banengoen orain misterioak larritzen nau, zer demontre dago testu horretan aldatu beharrekoa, aditz laguntzailea bizkaieraz alegia? Edo agian Arotarren otsoak Busturiko ezkututik kentzea da arrazoia, Sabinoren teoriari jarraituz. Edo behar bada..., ez, ez, ez hori ez..., pentsatze hutsa bekaizkeria da, arrazoiak ezindu hori izan.

Ez dut esamesik egingo, datozen egunotan norbaitek misterioa argituko didalakoan nago, Kikek musu-truk Busturiko herriari oparitutako arte lanari egindako haginkadaren misterioak kezkatuta naukalako.

Doro

Comentarios