Espainiako Gobernuak "datozen asteetan" emango dio Lemoizko zentral nuklearraren lurzorua Eusko Jaurlaritzari

Lemoizko zentral nuklearra, airetik.
  • Lemoizko zentral nuklearraren instalazioetan arrain-haztegi bat egiteko interesa dute hiru inbertsio-taldek, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburuak baieztatu duenez. Hori egikaritzeko, baina, Espainiako Gobernuak lur horiek eman behar dizkio Eusko Jaurlaritzari.
2018ko abenduaren 14a


Mikel Otero EH Bilduko legebiltzarkidearen galderari erantzunez, Tapiak baieztatu du interesa agertu duten inbertsore-taldeak hurrengoak direla: Noruegako bat, izokinak hazteko; Britainia Handiko holding bat, askotariko espezieak hezteko; eta talde frantziar-espainiarra, amuarrain izokinduna garatzeko proiektua egiteko.

Galdera berean, Arantxa Tapiak azaldu du oraindino ezinezkoa zaiela proiektuen ingurumen-azterketa bana egitea, lurzoruaren ematea garatu beharra dagoelako aurretik. Horren harira, aurrerapausoak eman dira, Iberdrolak eremu horren titulartasunaren uko egiteagaz joan den urrian.

María Jesús Montero Espainiako Ogasun ministroak, bere aldetik, baieztatu du zentral nuklearra hartzen duen lurzoruaren titulartasuna "datozen asteetan" Eusko Jaurlaritzarena izango dela, hori emateko tramiteak joan den urriaren 29an amaitu baitziren.

Aitor Esteban Espainiako Kongresuko EAJren bozeramaileak poz handiz hartu du iragarpen hori, eta uste du emate-prozesu hori "otsailean" amaituko dela. Era berean, gogorarazi du Lakuako Gobernuari "mugimendu bat" egitea dagokion arren, emate hori Mariano Rajoyren eta Pedro Sanchezen gobernuakaz adostu zela.

Comentarios