Bizkaiko udalek ez diote Udalkutxari dirurik bueltatu beharko lehenengo aldiz zortzi urtean

HITZA Ots 21, 2018


Finantzen Lurralde Kontseiluak atzo eguerdian Bilbon egindako bileraren ostean 2017ko ekitaldiaren amaierako behin betiko datuak jakinarazi zituen.

Urrian egindako bileraren aurreikuspenak berretsi ditu. Orduan zehaztu zuten 2017ko likidazioa ez zela negatiboa izango.

2017ko ekitaldiko likidazioaren ondoren, diru-bilketaren gehikuntzari esker, 2017ko ekitaldiko konturako emateetan baino 12.147.328 milioi euro gehiago ordainduko dizkie Bizkaiko Foru Aldundiak udalei, hau da, udalek jaso beharreko guztizko zenbatekoa % 1,5 gehiago izango da. Iaz konturako emateak 795 milioi euro pasatxo izan ziren, eta orain, ekitaldiko likidazioaren ostean, behin betiko zenbatekoa 807 milioi izango da.

Udalek autonomiarako eta mendekotasunerako duten laguntza ere zehaztu zuten. Horiek biltzem dituen SAAD funtsetatik 10.725.125 milioi euro gehiago jasoko dituzte. Atzoko bileran adierazi zutenez, Espainiar Estatuko Administrazio Orokorrak transferituko ditu, kupoari buruzko akordioa sinatu eta gero. Kopuru hori ordainketa bakarrean jasoko da, eta 2012-2017 bitarteko SAAD funtsen atzerapenen erregularizazioaren ondorio da, Estatuarekiko Kupoaren Batzorde Mistoan adostutako mailarekin bat etorriz.

Kontseiluak udalentzako laguntzei buruzko dekretuen gaia ere aztertu zuen. Abenduan Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 2018. urterako Udalkutxa – Udal Finantzaketarako Foru Funtsetik ezustekoetarako transferentziak emateko prozedura arautzen duen dekretua. Bizkaiko udalerrietan fenomeno naturalek eragindako kalteen, arau-aldaketen, bereganatutako eskumenen, administrazio publikoek emandako ebazpenen edo hasieran aurreikusi ezin izan ziren obra-aldaketen ondorioz sortzen diren gastu ekonomikoak ordaintzen laguntzeko dira aipatu dekretuak.

FinantzenLurraldeKontseilua 2
Finantzen Lurralde Kontseiluaren kideak atzo Bilbon egindako batzarrean.
Argazkia: Bizkaiko Foru Aldundia.

Herri txikietan azpiegitura lanak finantzatzeko helburuagaz 2 milioi euroko laguntzak emateko dekretu bat argitaratu zuen aldundiak urtarrilaren amaieran. Gehienez 7.500 biztanle dituzten udalerriek parte hartu ahal izango dute, eraikinetan zaharberritze obrak egiteko, oinezkoentzako eremuak atontzeko, bide publikoak eta hiri aparkalekuak egiteko eta ekipamendu publikoak estaltzeko, besteren artean.

Milioi bat euro ditu 1.200 biztanle edo gutxiago dituzten udalerrietako obrak finantzatzeko, eta beste milioi bat euro 7.500 biztanle arteko gainerako udalerrietarako. Diruz lagundu ahal izango den gehieneko aurrekontua 30.000 eurokoa izango da lehenengo tarteko udalerrientzat eta 100.000 eurokoa besteentzat. Deialdia martxoaren 16ra arte da.

Finantzen Lurralde Kontseilua. Bizkaiko udalen eta Foru Aldundiaren arteko koordinaziorako eta parte hartzerako organoa da Finantzen Lurralde Kontseilua. Udal finantzaketaren banaketa du helburu, bai eta Bizkaiko Lurralde Historikoko sektore publikoko jarduera ekonomiko-finantzarioaren eta aurrekontu-jardueraren koordinazioa ere.

Hamar kidez osatuta dago. Horietatik bost Bizkaiko Foru Aldundiko kargudun dira: Ibone Bengoetxea, Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako diputatua eta Kontseiluko burua; Jose Maria Iruarrizaga, Ogasun eta Finantzen foru diputatua; Isabel Sanchez Robles, Gizarte Ekintzako diputatua; Elena Unzueta, bozeramailea eta Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko diputatua; eta Jose Rubi, Ogasun eta Finantza Saileko idazkari nagusi teknikoa. Gainontzeko bost kideak Eudelen (Euskal Udalen Elkartea) ordezkariak dira: Balmasedako, Bilboko, Ermuko, Larrabetzuko eta Muskizko udalak.

 
Anexo II BIZKAIA—UDALKUTXA: Desglose por Ayuntamiento de 
entregas a cuenta y liquidación 2017 €
 
AYUNTAMIENTO 
Cuentag 2017
 q 2017 
Diferencia
AJANGIZ 
389.955,00 €
394.821,00 €
4.866,00 €
ARRATZU
395.812,00 €
400.770,00 €
4.958,00 €
BERMEO
9.702.192,00 €
9.853.761,00 €
151.569,00 €
BUSTURIA
1.126.019,00 €
1.142.482,00 €
16.463,00 €
EA
648.408,00 €
657.273,00 €
8.865,00 €
ELANTXOBE
310.096,00 €
313.704,00 €
3.608,00 €
ERENO 
375.318,00 €
379.953,00 €
4635,00 €
ERRIGOITI
481.872,00 €
488.186,00 €
6.314,00 €
FORUA
629.315,00 €
637.953,00 €
8.638,00 €
GAUTEGIZ ARTEAGA 
646.945,00 €
655.855,00 €
8910,00 €
GERNIKA - LUMO
9.890.744,00 €
10.045.307,00 €
154.563,00 €
IBARRANGELU
689.503,00 €
698.628,00 €
9.125,00 €
KORTEZUBI
428.276,00 €
433.745,00 €
5.469,00 €
MENDATA
505.644,00 €
512.333,00 €
6.689,00 €
MORGA
434.845,00 €
440.419,00 €
5.574,00 €
MUNDAKA
1.255.142,00 €
1.273.570,00 €
18.428,00 €
MURUETA
313.830,00 €
317.497,00 €
3.667,00 €
MUXIKA
1.074.291,00 €
1.089.940,00 €
15.649,00 €
NABARNIZ
390.825,00 €
395.705,00 €
4.880,00 €
SUKARRIETA 
340.406,00 €
344.402,00 €
3.996,00 €
FUENTE: www.bizkaia.eus (Udalnet). Elaboración propia

Comentarios