MUNDAKAKO INKESTAK BA DU ZINESGARRITASUNIK?




Atzo amaitu zen Mundakako udalak, Aitor Egurrola Mendiola alkate jaunak sinaturiko gutunarekin batera, etxeetara banatu duen inkesta entregatzeko epea. Oraingoz beste ezertan sartu barik esan behar duguna zera da, alkate jauna, ZDUko Mundakako kide zein lagun bati baino gehiagori inkesta ez zaigula etxera iritsi eta bila joan behar izan dugula. Badakigu, baita ere, inkesta ez dela etxe guztietara iritsi. Ezin!, esango zaigu. Eta ados, esango dugu, guzti-guztietara ez baina, Mundaka erdi-erdiko lau, bost edo sei solairuetakoetara? Azalpen sinesgarriren bat itxaroten dugu.


Mundakako ZDU




Comentarios