Foruko HAPOren hasierako onarpena

 http://www.forua.net/es-ES/Ayuntamiento/Urbanismo/F2_Evaluacion%20ambiental%20estrategica/PM-015%20EAE%20FORUA_Anexos04.jpg

Foruko Udalaren Bandoa
http://www.forua.net/es-ES/Ayuntamiento/Exposicionpublica/Documents/20171002_ANUNCIO%20APROBACION%20INICIAL%20NNSS.pdf

“HAPOren hasierako onarpena”

Udalbatzak, 2017ko irailaren 28ko ohiko bilkuran hurrengo akordioa hartu du:

Lehenengo.- Foruko Hirigintza Antolatzeko Plan Orokorrari eta bere dokumentazio osagarriari, hasierako onarpena ematea eta jendaurrean jartzea, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean, Udaleko web orrialdean, Udal ediktu oholean, eta “El Correo” eta “Deia” egunkarietan iragarkiak jarrita, hilabete biko epean (2) aztertu, eta nahi izanez gero, alegazioak jartzeko aukera izateko.

Alegazioak aurkezteko epea azken iragarkia argitaratzen denetik zenbatzen hasiko da.

Bigarren.- Bertan behera ustea, gehienez urte birako (2), era guztietako onarpenak, baimenak eta lizentziak xedatzea, aurrikusitako zehaztapen
berriek indarrean dagoen hirigintza -erregimena aldatzea eragiten duten esparruetan.

Hirugarren.- Eskumen sektorialak dituzten Herri-administrazioei erabaki hau jakinaraztea, honen berri izan dezaten.

Foruan, 2017ko irailaren 29an.
-
Alkatea, Jane Eyre Urkieta Zuzaeta.

Ayuntamiento de Forua

Barrio Elejalde, 1, 48393 Forua Tlf:  94 625 51 16/ 94 625 51 80
Fax: 94 625 49 08

idazkaritza.forua@bizkaia.org 

(Oharra; DEIAN guar Urriak lau)

DOCUMENTACION:

FASE 2: ELABORACIÓN DEL AVANCE

Comentarios