Legebiltzarkide ZDUko Gutuna

Gaur eguneko Urdaibaiko Garapen eskema



Busturialdean, 2016ko urriaren 11an

Legebiltzarkide agurgarriok:

Herritarren ordezkari legez hautatuak izanik herritarron kezka eta ardurekin bat egiten duzuelakoan zuzentzen gatzaizkizue, Zain Dezagun Urdaibai herri elkarte legez zuzendu ere, Urdaibai Biosfera Erreserbaren egungoaz ez ezik haren geroaz ere ditugun kezkak eta ardurak zertan diren jakin dezazuen.

Kezkok eta ardurok gure gizarte sareen bidez plazaratu izan ditugularik, horietan agertu direnetako batzuk helarazten dizkizuegu, txosten modura, ondo ulertzen baitugu gure dokumentazioa sareotara mugaturik geratu izanaren aukera eta, horretaz, horren ezagutza zehatzik ez izatea.

Txostenean direnez gain badira beste dokumentu eta jakingarri batzuk ere, nahi izanez gero zuoi banan-banan zein talde legez helarazi eta are elkarrekin begiratu, aztertu eta balora genitzakeenak.

Zain Dezagun Urdaibai Elkarte honetan EAEko Biosfera Erreserba bakarraren izatasuna eta funtsa betiko galtzeko arrisku larrian direla deritzogu. Beti ere gure ezagutza maila, irizpide eta gaitasunen arabera.

Labur esanda, jarduneko Eusko Jaurlaritzan Gobernua izan dugun artean Erreserbari buruzkoan egin diren azken erabakiak atzera bota beharrekoak diren ala ez diren erabakitzeko erabili beharreko bideak eta prozedurak erabil ditzazuen eskatzen dizuegu. Hots, Legebiltzarraren agintaldi berrian hainbat azkarren eta bizkorren eztabaida eta erabaki dezazuen eskatzen dizuegu, begirunez eta apaltasunez, bai, baina gure eskubideen defentsan irmo.

Esandakoen mamiari ezen ez azalari erantzungo diozuelakoan, begirunez,

Edorta Jimenez Ormaetxea

Zain Dezagun Urdaibai Elkarteko Presidentea.

Comentarios