FCC, Urbaser eta Sacyr lehiatuko dira Zubietako planta egiteko

Jose Ignacio Asensiok adierazi du aurkeztutako eskaintzek "hondakinen kudeaketaren alorrean gehien garatuta dauden enpresen interesa" berresten dutela.

Zubietako errauste planta egitekoak diren orubea.
Zubietako errauste planta egitekoak diren orubea. Jon Urbe / Argazki Press

2016-10-28 / Berria

Jose Ignacio Asensio Gipuzkoako Ingurumen diputatuak gaur jakinarazi du ze hiru eskaintza lehiatuko diren hondakinak errausteko plantaren lehen fasearen eraikuntza eta kudeaketa lizitaziora. Hauek dira:
  • - Construcciones y Promociones Balzola SA, Valoriza Servicios Medioambientales SA eta Valoriza Gestion SA.
  • - Meridiam Investments SAS, Urbaser SA, Altuna y Uria SA, Construcciones Moyua SL, Construcciones Murias SA eta LKS Ingenieria S.COOP.
  • - Fomento Construcciones y Contratas eta Sartech Engineering.
Asensiok esan duenez, "eskaintzak aurkeztu dituzten enpresen garrantziari eta esperientziari esker, teknologia hoberenak erabiliko dira. Proiektuak ingurumen bermerik handienak izango ditu, eta Europako herrialde garatuenek dituzten irtenbideak". Halaber, baikorra iruditu zaio tokiko enpresen presentzia, lizitazioan parte hartzen duten taldeetan: "Tokiko enpresen presentzia garrantzitsua da; izan ere, inbertsioa Gipuzkoara itzultzea posible egiten baitu, aberastasuna eta lanpostuak sortuz".

Comentarios