(10) Hamaika galdera PPri, esker onez

 

Laidatxuko He-mendebaldean "la Mariskeria" Atxutxaren Txaleta

Langile baten galderak liburu baten aurrean 

(Bertolt Brecht)

Zazpi Atedun Tebas hura, nork eraiki zuen?
Liburuetan Errege izenik baizik ez da ageri.
Erregeek garraiatu ote zituzten harritzar haundiok?
Eta hainbatetan porrokatua izan zen Babilonia,
nork jaso zuen beste hainbestetan?
Lima distirant hura eraiki zuten langileak,
ze etxetan bizi ote ziren?
Txinako Harresia bukatu zen iluntzean:
nora jo zuten harginek? 
Erroma bikain hura
garaitza arkuz beterik. Nork altxatu zituen?
Nortzuk menperatu zituzten Zesarrek?
Hain ospetsua zen Bizanziok, jauregiz besterik
ez ote zuen bertako jendearentzat? 
Alegiazko Atlantidanberebat, itsasoak irentsi zuen gauean,
biztanleak ito zorian
oihuka ari zitzaizkien beren esklaboei laguntza eske.
Alejandro gazteak India bereganatu zuen.
Berak bakarrik ote?
Zesarrek galoak menderatu.
Ez ote zuen berarekin sukaldari bat bederen?
Felipe Espainiakoak negar egin zuen bere Armada urperatu zenean. 
Ez ote zuen beste inork negarrik egin?
Federiko Bigarrenak Zazpi Urteko Gerra irabazi.
Nork bestek zuen irabazi?
Garaitza bat orrialde bakoitzean.
Nortzuk atondu zituzten garaitza banketeak?
Hamar urtez behin gizon haundi bat.
Nork ordaintzen zituen haren gastuak?
Zenbat historia, hainbat galdera. Historiak bezainbat galdera.
Zenbat historia! Zenbat galdera!
--Bertolt Brecht


Lehenengo galdera:

Eta Atutxa haren semeari, nork eman zion, nork
legez kanpokoa zen etxean bizitzeko eskubidea?
Haren lorategia konpontzen duten esklaboek,
bolibiarrek, kolonbiarrek, besteek, ba ote dakite?
Atutzaren etxea behera-jausten

 

 

 

 

 

Bigarren galdera:

Eta baimena eman ziona A.A. izan baldin bazen,
nor da A.A. hori otoi, arren, esan!
Ze begira zer zelako zuloa egin den hor behean!

Hirugarren galdera:

Eta zuloa hain handia bada
ez ote da zuloak egiten diolako
zuloari dei, hala dirutan nola harritan?

 

 

 

 

 

Laugarren galdera:

Eta beste alde horretan ostera zer dela eta dago
hainbeste zuhaitz, hainbeste arbola, hainbeste landara?
Legea ez al da ba denontzat berdina?
Zer dela eta ez dituzte ebagi guztiak, horko jendeek?
Ez al dira zera-tzaleak?

Bosgarren galdera:

Eta Urdaibaiko landareak, Babilonia hartakoak bezain edarrak ei direnak,
zein ezpatak moztu ditu, nork egin du ustezko -adi!, ustezko- krimena?
Oi Patronatoan norbaitek baleki!

Lur jausiak, arbolak ilegalki ebaki ondoren

 

 

 

 

 

Seigarren galdera:

Dena ote dago argazki honetako irudia bezain lausoturik?
Beti gabiltzalako laino artean itsu eta galdurik?


Lur jausiak, arbolak ilegalki ebaki ondoren

 

 

 

 

 

Zazpigarren galdera:

Gaztelu itxurako gotor hori, nondik nora da
hain biluzirik ageri, ez du eta egia irudi?

Zortzigarren galdera:

Eta hain harro ageri den hori, ez da ba behera jausiko?

Bederatzigarren galdera:

Eta goian, bestearekin aurre-aurrean,
bizi den Bizkaiko Zaindari Txit Gorenak
ez du hor beste aldean demasakorik ikusi?


 

 

 

 

  

Hamargarren galdera:

Antxeta mokogorri hori ote da bada
guzti honetaz zer edo zer dakien bakarra?
Horren bila bidaliko dute beraz Ertzaintza
argazkiok nork egin dituen galdetzera?
 

Comentarios