"MUNDAKA FESTIVAL"; Reflexiones de Mundakan BIzi¡¡



¿Qué opinas de Mundaka Festibala, el uso privativo de Santa Katalina para el mismo y todo lo que eso implica ?

Uztailaren 21

Gabeko 3etan itxartu eta lorik ezin hartu. Zeozek urten gura dau barrutik. Bide egin deiogun.

Mundaka Festibala barriro burura indartsu. Hurbilago dogun heinean, lagun batzuk hasi jataz tentetan,...“guai” izango dala, kartel politxe, “Echo and the Bunnymen”, Belako,... uauuu! “Zegaitzik ekiten dotsek gai horreri? Itxura ona jeukok, “cool” emoten jok, etorko haz heu be? Primeran egongo dok, hi, Ogoñora begire ortozik jantzan,... Izango da la ostia, megatxatxi del catorce!

Aste bi barrurako deitua dago Mundaka Festibala Kezkatuta. Hainbat zalantza eta bizi puntu bat kontu honek eraginda. Inork ezer botatzen ez dauenez, aurrera eitzen ausartuko gara. Must!

1. Okupazioa
Debekatuta egongo da Santa Katalinan sartzea, antza denez, aurreko eta osteko tarteetaz gain, Mundaka Festibala iragartzen daben uztailaren 30ean eta 31n eta abuztuaren 1ean.

Musika kontzertu pilo bat egongo omen dira, bata bestearen atzetik 3 egunetan zehar, eta aurreko egunetan ere prestaketa lanetarako murriztu egingo dabe zorrotz bertaratzea, ziur asko. Ondoko egunetan be, tokia ahal den heinean konpontzen han ibili beharko dira,...

2. Norentzat?
Bartzelona, Madril (batez ere litrona-zale amorratuak diren “bikingo oldeak” saihestuz hango “publiko bereziei” zuzenduta ei dago) eta gure inguru hurbilagoko 4000 lagun ingururentzat erreserbatuta egongo da toki eder hori gau eta egun. Hilabete asko daramatzate hau prestatzen eta toki pilo batean ibili izan dira “promozio” lanetan. Barna, Madril, musika aldizkariak, irratiak, prentsa,....

Festibalerako sarrera erosita, egun horietan Santa Katalinan sartuko diren gehienek 50 € ordainduko dabe sartzearen truke. Gutxi batzuk “zona VIP” delakoan, dohan (antolatzaileei kontutxo honen barri entzuteak harritu egin ninduen bereziki. Nor da VIP-very important person- eta nor ez? Zergatik?).
Batzuei, ordu/egun batzuk zaindari, tabernari, garbitzaile,... ibiltzearen truke dirutxu batzuk emongo dotsiez.

Como la vida misma. Zu hor eta ni hemen Zu kanpoan eta ni barruan. Zuk ordainduz eta niri ordainduta,... Natura eremu publiko eder bat pribatizatuz jaialditxo bat egin gura dogulako! A, bai, eta Mundaka mundu-mapan jartzeko!
Tabernari eta osteleritzako jende asko, antza, pozik be, bisitari ugariek dexente kontsumituko dabelako esperantzan,...

Eta musika taldeetakoentzat eta ingurukoentzat toki eder horretan jotzearen pribilegioaz gain, diru-mahukatxoa...

3. Apur bat sakonduz
Zentzunik dauka honek guztiak?

Legala da?
Nork debekatu ahal dotso Santa Katalinan sartzea inori?
Mundakako Udalak? Antolatzaile den Emankor-ek? Toki honetan denbora gehiago bizi direnentzako galdera: gertatu da inoz, Santa Katalinan sartu ahal eta ezin izatea modu honetan mugatzea inork? Francoren garaietan, akaso? Guda egoeraren baten?

Legala da seguritate zaintzaile batzuk jartzea Santa Katalinaren sarbideetan sarrera erosi ez duen jendeari han sartzea debekatuz? Zer egin behar dute, hala ere, edozein argudiorekin bertara sartzen tematzen denarekin? Indarrez geldiarazi? Udaltzaingoari edo Ertzaintzari deitu, eraman dezaten? Baten batek hesitik gora egiten badu? Hitz argi batzuk gozo-gozo? Asko tematuko balitz? Gogorrago berbaz? Indarrez atera? Jo?

Eta, taldetxo bat balitz, kontzientziaz eta umorez? Gogoan #transitoak.

4. Ardura sozialaz: ondo pentsatutako segurtasun-plan zehatza omen daukate eginda Emankor Sarekoek.
Badakigu, ostera, holangoeton era askotako droga ugari hartu ohi dugu, eta Santako inguru eder honetan labarrak, haitzak, itsaso eder hori eta gabeko bainutxu gozo horren tentazioa, edo dirurik ez eta bertara handik edo hemendik, arriskatuz sartu nahia,...
“Istripuz”, heriotzaren bat gertatuko balitz, noren ardura (aseguru-etxe batek familia apurtu bati milaka euro batzuk emateaz harago pentsatzen ari naiz)? Parka sentsazionalista emoten badau, lehengunean gazte mundakar jakintsu batek bota eustan hori.

5. Ekonomiaz eta gizarteaz... benetan, inork sinesten dau, holango ekimenak direla ekonomia eta gizartea suspertzeko bide egokiak, hemen edo beste edonon?
Barrakak, Erdi Aroko azoka, Mundaka Festibala,... barriro be espazio publiko printzipalak hartuz, gitxi batzuek dirua poltsikoratzeko
Hala, gehiago ote da hau, itzalpean dagozan gitxi batzuen poltsikoak apur bat gehiago potolotzeko bidezidorra?
Holangoei argia berde itzi behar bageunskie, ze neurritan, ze sasoitan, zelako ekimenei,...komeniko leitike?
Uda erdi-erdian dirudunentzako eta Santa Katalina watioz, alkoholez eta bestez karga-karga egiteko?
Ala, akaso, mundu mailako gai interesgarrienei buruzko “Neguko Unibertsitate” bat asmatuz, urtarrilean-edo, esaterako?
Bide batez, kajoian itzi ete dabe ja Sukarrieta-Guggenheim proiektu "ekonomi sustatzaile" handia ala berriz ekingo dotsie laster?

Ze bide hartu nahi dogu, patxanga-patxanga ala zeozer sakonago jotzen saiatu?

6. Alo alo! Non dira Mundakan gai hauei buruzko pentsalariak eta hizketaldi publikoak? Ala txokotxuren baten erabakitzen doskuez gaiok?
Hurrengo urteetan be Mundakan izan behar dala argi badaukie be (erreferenduma egiteko prest egongo liratekeela ere entzun gendun batzarrean!), inguruko beste toki batzuetan egiteko aukera zabaldu eben. 4200 lagunentzako holako festibal batek (jarraitu behar balu moda honek) ze beste toki da egokiagoa hurrengo urteotan?
Baten batek antzeko kezkarik bai? Egingo dogu zeozer? Ba ete dago ezer egiterik, zerura begira egoteaz harago? Esan, eta barriketaldi bat emon deiogun gaiari, sikeran, kontsolagarri.

7. Esperantzara kondenatua. Beste argirik ezean, eguraldiak lagun gaitzala! Ze erauntsi ederra atzo arrastien, truuum, truuuum :-)!

Comentarios

  1. Este comentario ha sido eliminado por el autor.

    ResponderEliminar
  2. Este comentario ha sido eliminado por el autor.

    ResponderEliminar
  3. El dibujo en cuestión lo hemos sacado de de la mancomunidad URREMENDI, por lo que lo suponíamos que era de propiedad publica, y el articulo en cuestión nos lo ha enviado un grupo de vecinos de Mundaka.

    Queríamos resaltar por medio de la inclusión del dibujo, la importancia paisajística e histórica del enclave de Santa Catalina en Mundaka.

    Asi que lo vamos a retirar, y sustituirlo por otro. Gracias por tiu aportacion.

    ResponderEliminar

Publicar un comentario

Que para que una publicación tenga legitimidad estén seguros que publicaremos los comentarios, rectificaciones, respuestas y criticas que estén escritas con respeto a las normas de cortesía habituales, aunque sean contrarios a nuestra linea de pensamiento o a alguno de nuestros colaboradores.

Por lo contrario, en caso de que se lleguen a nuestro Blogg esos comentarios ilícitos o falsedades los eliminaremos de oficio en cuanto tengamos conocimiento de los mismos, para evitar del daño que pretende causar el autor de tales comentarios.