Dibertsitate Biologikoaren Egunerako hitzaldi bat antolatu du Madariaga Dorretxeak

By Busturialdeko Hitza on 2014/05/21 in Ingurumena

Hain zuzen, orkei buruzko hitzaldia emango du Enrique Franco AMBAR Itsas faunaren ikasketa eta kontserbaziorako Elkarteko lehendakariordeak, Orkak: mitotik kulturara izenburupean. Busturian kokatuta dagoen Euskadiko Biodibertsitate Zentro-Madariaga Dorretxeko auditorioan emango du hitzaldia maiatzaren 25ean, domekan, 17:00etatik 18:30era.

Jendeak “animali berezitzat” izan duenaren ezaugarri fisikoak, habitatak, egitura soziala, espezien eboluzioa, elikadura, anatomia eta erreprodukzioa landutuko dituzte hitzaldian, besteak beste. Horrez gain, egun indarrean dauden gaiak ere izango dituzte hizpide; hala nola, gizakiaren eta orken arteko erlazioa, gatibu dauden orkak, espeziearen kontserbazioa, klima aldaketaren eragina eta beste hainbat gai.

Hitzaldian parte hartzea doanekoa izango da; haa ere, interesa duenak izena eman beharko du aurretiaz 94 687 04 02 telefonora deituta edota info@torremadariaga.org helbidera idatzita.

Comentarios