Ibarrangeluko Arketa kanpina zabalik mantentzearen alde egingo du EAJk


Ibarrangeluko Arketa kanpina zabalik mantentzearen alde egingo du EAJk Espainiako Senatuan

Arketa kanpina
Arketa kanpina

EAJk jakinarazi du Jose Maria Cazalis senatariak Miguel Arias Cañete Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen ministroari Kosta Departamentuak Ibarrangeluko Arketa kanpinaren kasuan aplikatuko dituen irizpideez galdetuko diola bihar Miguel Arias Cañete Espainiako Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministroari.

Hain zuzen, Kosta Lege berrian aurreikusitako irizpideak aplikatuko dituen galdetuko dio Cazalisek Espainiako ministroari, Espainiako “estatuko antzeko kasu batzuetan egin den bezala”. Izan ere, EAJren arabera, “Madrilgo Gobernuak Kosta Legean egin dituen erreformek behar besteko soluzio juridikoak ematen dituzte kanpinak bere lekuan eta martxan jarrai dezan”.

Kosta Mugapeak kanpina eraisteko “dituen baliabide guztiak erabili” dituela kritikatu du EAJk, eta, dioenez, beste kasu batzuk konpondu egin dituzte, “ingurumenarekiko kaltegarriagoak” izan arren.

Comentarios