Industria sarea suspertzeko neurriak batera hartuko dituzte Busturialdeko Udalek

Industria sarea suspertzeko neurriak batera hartuko dituzte Busturialdeko Udalek

Lantegi asko zarratu dituzte azken urteetan
Eskualdean lantegi asko zarratu dituzte azken urteetan
Busturialdeko udal guztiak adostasun batera heldu dira eskualdeko industri sarea berpizteko. Gaur egungo egoera ekonomiko larriari irtenbidea emoteko, alkarlana ezinbesteko tresna dela deritzote udal ordezkariek, bat eginda indar gehiago izango dutela baitiote. Hala, eskualdeko alkateak batzartzen jarraitzeko ardura hartu dute, herritarren mesedetan neurri eranginkorrak hartu ahal izateko. Busturialdeak 45.676 biztanle ditu, eta horietatik, 18.961 daude lanean. 2.064 langabezian daude, eta 24.651pertsona jarduera barik. Hala, udalek erantzunkizunbat dutela argudiatuta, industria galzoritik atera gura dute.
Hereneguneko alkateen batzarra lehen pausua izan zen. Hala, udal arduradunak aurrera begira jarri gura dute lehenbailehen. Lehenengo egitekoa Gernika-Lumoko industrigunearen, eta Muxikako industrigunearen azterketa zehatza egitea da.
Aitor Goldaraz Muxikako alkateak azaldu duenez, ezin da “itsu-itsuan” hasi lanean. “Lehenengo bi proiektuak ezugutu behar ditugu, eta sakon aztertu” esan du. Egoera ekonomikoa larria dela argudiatuta, halanda be, txostenen emaitzak lehenbailehen lortu behar dituztela dio alkateak. “Ezin gara zortzi edo hamar urte egon itxaroten”.

Comentarios