Busturiko kale-izendegi ofiziala aldatzeko proposamena luzatu diote ekologistek udalari


Busturiko kale-izendegi ofiziala aldatzeko proposamena luzatu diote ekologistek udalari

Zain Dezagun Urdaibai ekologista taldeak Busturiko kale-izendegi ofiziala aldatzearen aldeko mozioa aurkeztu du Busturiko Udalean osoko bilkuratik pasatu daiten. Horien ustez, «egun dagoen kale-izendegia arrazionalizatu beharra dago, antinaturala eta nahasgarria delako». Nahiz eta ekologista taldeak mozioa aurkeztu, «gero eta gehiago dira herrian hori eskatzen dutenak» esan du Erroxeli Ojinaga ekologista taldeko kideak.

Aurreko agintaldian (EA-ANV) udalerriaren planoa egiteko eskaera egin zuen udalak. Orduan egindako azterketa hori «garrantzitsua» dela uste dute Zain Dezagun Urdaibaikoek baina lan horrek kale-izendegian eta auzoen banaketan «ondoriorik ez duela izan» diote. «Busturiarrek uste dugu udalerrian bost auzo ditugula eta aurreko agintaldian egindako mapa horren arabera, bi herrigune baino ez ditugu: Axpe-San Bartolome eta Altamira-San Kristobal», dio Ojinagak.

Busturiko Udalak landutako, argitaratutako eta publikatutako udalerriaren kale-izendegia badagoela gogorarazten dute ekologistek, etxebizitzen eta baserrien zenbakiak be agertzen direlarik. «Halanda be, kale-izendegi hori begiratzen duen edozeinen ondorioa hurrengoa izango da: hau ez da ulertzen». Aurreko agintaldian egindako hilabeteetako lanak, udalerriko kale-izendegia berraztertzeko balio behar izan zuela uste dute, «Herri Batasunak aurkeztutako, gutxienez, hiru proposamen atzera bota zituzten; beti erantzun bardinarekin, ez zela posible egitea lan asko supsatzen zuelako».

Zain Dezagun Urdaibai elkartetik adierazi duten moduan, «gero eta herritar gehiagok uste dute beharrezkoa dela kale-izendegia antolatzeko plana egitea eta baita be udalerriko ikerketa toponimikoa». Hori, gainera, udalerriko mapa toponimiko eguneratu batekin egon beharko litzatekeela uste dute.
Izan be, udalean aurkeztu duten mozioan agertzen dutenez, Busturiko errealitate geografikoa beste bat da, hau da, Busturia zazpi auzotan banatuta dagoela:  Horietako lautan kokatzen da biztanleriaren gehiengoa, beste hirurak landa-auzoak dira.

Mozioaren bitartez Busturiko Udalari eskatzen diote batetik, kale-izendegi ofizialaren aldaketari dagozkion espedientea zabaltzea, jendeari erakutsita eta parte hartze prozesu bat erabilita, egun dauden bi auzoetatik, errealitatea diren zazpietara aldatzeko. Bestetik, Busturiko Udalak ekonomikoki ahal duen heinean, ikerketa toponimikoa eta kale-izendegi barria egiteko proposamena be egiten dute gaian adituak diren enpresa edo tekniko bati egiteko eskaera eginez.
PROPOSATZEN DUTEN SAILKAPENA: AUZOAK.
  • Itxasbegi. Artadi, Santarena, Santimamiñe.
  • Axpe. Atxondo, Kurtzio, Ispillueta, Malgabe, Gordoniz, Arrizuriaga, Ibarreta.
  • Altamira. Txirapozu, Olarreta, Basabe.
  • San Kristobal. Gorritiz, Errenteria, Apraize, Goldibar.
  • Goiherri. Añetu, Zabale, Urkiobe.
  • San Bartolome. Amunategi, Enderika, Ainerubide, Etxebarri, Lekozais.
  • Paresi. Baresi.

Comentarios