kontzentraziorako deia

EHNE, ELA, LAB, EZKER ABERTZALEA, ARALAR, GERNIKA-LUMOKO EKOLOGI TAILERRA, ZAIN DEZAGUN URDAIBAI, IEUP! GAZTE ASANBLADA, “BUSTURIALDEAN LAN ETA BIZIko” ekimenaren partaideok, geure elkartasuna adierazi nahi dizuegu hilaren 11an, auziperatu bezala, Bilbon epaituak izango zareten 18 pertsonei, Gernika-Lumon piketeren lanak egiteagatik 2011.ko urtarrilaren 27an pentsioen erreformaren aurkako izandako greba orokorrean. Atxikitzen dugu era berean zuek egindako idazki-salaketa, eta bat gatoz egiten duzuen kontzentraziorako deiarekin.
Zuekin batera beraz, kontzentraziorako deia luzatzen diegu geure kide guztiei ez ezik, langileen eskubideen kolpaketa honen kontra dauden herri kide guztiei ere. GREBA PIKETEEN ESKUBIDEEN ALDE ETA 18 AUZIPERATUEI ELKARTASUNA ADIERAZTEKO, KONTZENTRAZIOA URTARRILAREN 8an, ARRATSALDEKO 19:00an, GERNIKA-LUMOKO MERKURIO ITURRIAN”.

Comentarios