Plan Hidrologikoaren Proiektuaren dokumentazioa

Kantauri Ekialdeko Mugape Hidrografikoaren 2010-2021eko Plan Hidrologikoaren Proiektuaren dokumentazioa.


“Kantauri Ekialdeko Mugape Hidrografikoaren Euskal Autonomia Erkidego Barruko Arroen Esparruko Plan Hidrologikoaren Proiektuak” ondorengo agiriak barne hartzen ditu:
0. Laburpena (Pdf. 18.98). Agiri laburra da, dibulgaziozkoa eta Planaren alderdi garrantzitsuenak laburbiltzen ditu.
1. Memoria (22.79 Mb Gaztelaniaz). Mugapenaren deskribapenaren funtsezko alderdiak barne hartzen ditu, eta besteak beste, ur-masak, baliabideen inbentarioa, uren erabilerak, Babestutako Eremuen Erregistroa, ingurumen-helburuak eta betetze-mailaren diagnostikoa, uraren erabileraren analisi ekonomikoa eta neurrien programaren laburpena.
2. Memoriaren eranskinak. (Pdf 32.42 Mb Gaztelaniaz )
3. Neurrien Programa. (Pdf. 78.2 Mb Gaztelaniaz) Planeko helburuak lortzeko aurreikusitako neurriak barne hartzen ditu, baliatutako bi etorkizunen arabera (2015 eta 2021), eta tartean, ingurumen-helburuak, hornidura bermatzen duten helburuak eta uholde-arriskua kudeatzeko helburuak.
4. Araudia. (Pdf. 1.21 Mb Gaztelaniaz) Agiri horrek Plan hidrologiko honen berezko xedapen arautzaileak barne hartzen ditu.
5 Ingurumen Inpaktuaren Baterako Ebaluazioa.  (Pdf. 95.97 Mb Gaztelaniaz) Agiri horrek Plana aplikatzearen ondorioz sor daitezkeen ingurumen-ondorioak aztertzen ditu.
6. Parte-hartzea eta Kontsulta Publikoa.  (Pdf. 249.71 Kb Gaztelaniaz) Jendeak agirien prestakuntzan esku-hartzearen alde egiteko garatutako ekintzei buruzko informazioa barne hartzen du agiri honek. Egindako kontsulta publikoen emaitzak ere barne hartzen ditu, eta tartean, jasotako alegazioak eta horiei emandako erantzunak. Azkenik, Euskal Autonomia Erkidego Barruko Arroen plangintza Kantauri Ekialdeko Mugape Hidrografikoaren baterako plangintzan integratu eta aurrera egiterakoan emandako urratsak barne hartzen ditu, 25/2011 Errege Dekretu berrian ezarritakoaren arabera.
6. 1. Eranskina: Publikoaren esku-hartzea  (Pdf. 12.87 Mb Gaztelaniaz)
6. 2. Eranskina: Kontsulta publikoa (Pdf. 220.47 Mb Gaztelaniaz)

Comentarios