BUSTURIKO UDALAK; EZ DAKI EDO EZ DAU ERANTZUTEN...


Bilduren Konzentrazio Ezkubide Politikoen alde
Busturia; Toki-korporazioek ahal denik eta informaziorik zabalena, toki-araubideko legerian edo Informazioari eta Parteharmenari  buruzko Toki Araudiko 27. artikuluko xedapenetan bilduta dagoena, errazteko duten betebeharra gorabehera, Busturian hertsikeriaren eta setakeriaren adibidea daukagu erakunde-gardentasunaren arloan, ingurumen-elkarte honi bakarrik barik beste erakunde batzuei edo herritarrei ere ukitzen diena, ez baitie erantzuten euren idazki eta eskariei sasoiz eta formaz.
Zain Dezagun Urdaibai Elkarteak informazio-eskabideekin aurkeztu dituen eta aurkeztu zirenetik 30 egun baino gehiago iraganda egon arren oraindik erantzun gabe dauden idazkiak (eta zoritxarrez ez dira bakarrak), hauek dira:

  • 2012ko apirilaren 27ko idazkia, ingurumena eta turismo berdea hobetzeko proposamenekin hiru eskabide zituena, apirileko Osoko Bilkuran idatziz eta hitzez erantzutekoa.
  • 2012ko apirilaren 30eko idazkia, Ingurumen arloko hiru galdera zituena, apirileko Udalaren Osoko Bilkuran erantzutekoa.
  • 2012ko ekainaren 20ko idazkia, Hirigintza arloko 4 arazori buruzko lau galdera zituena, ekaineko Osoko Bilkuran erantzutekoa.
Orain gure agintariek guztiok sartu gaituzte aipatu Araudi Organikoan onarturiko hiritarren eskubideen mozketa masibo batean, testu hori izango balitz legez Busturiako herritarren eskubideen iturri bakarra. Hori bai, prozesu parte hartzailerik barik, zabalkunde pertsonalizaturik barik eta batzorde mistorik barik... Eta guztia erreakzio hutsez egiten da eta Gobernu Taldeak hori egiten du elkarte batzuek ­– batez ere hezigaitzek— erabakiak hartzeko orduan parte hartu ahal izatea eta udalaren kudeaketari buruzko ahal denik informaziorik gehiena izatea eragozteko edo zailtzeko helburu disimulatu gabearekin, arrazoitzat jarrita elkarteek euren planteamenduen eta eskubideen alde egiten duten lanak gobernuaren kudeaketa zailtzen duela.

Tokiko legeriak (LBRL, ROF eta ROPIV), ondo baino hobeto ezagutzen dituela uste dugunak, aintzat harturiko eskubideez gain, LPARJ-ko 30/1992 legeko 3. artikuluak herritarrekiko harremanetan gardentasun eta parteharmen printzipioekin ados jokatzeko agintzen die Administrazio Publikoei. Bestalde, lege horretan sarbidea arautzen duten artikuluak bi dira; 35 a) eta h) artikulua eta 37. artikulua. 35 a) artikuluak aldarrikatzen du interesatuaren baldintza betetzen duenak espedienteen tramitazioaren egoera ezagutzeko eta kopia eskuratzeko eskubidea duela. 35 h) eta 37. artikuluek beren baitan hartzen dute burututako espediente administratiboak osatzen dituzten artxiboetara eta erregistroetara sarbidea izateko eskubidea. Hautesleen parte hartzea eta informazioa errazteko zentzu berean aipatu beharko litzateke halaber 27/2006 Legea, Aarhus Legea bezala ezagutua, zeinek, aldez aurretik eskatuta, doan eta interes jakin bat egiaztatu beharra izan gabe, ingurumenari buruzko informaziorako sarbidearen eskubidea arautzen duen.

Nazioarte mailan, Europako Kontseiluak (Europako Kontseiluaren Hitzarmenak Tromsø Dokumentu Ofizialetarako sarbideari buruz, 2009ko ekainaren 18an) hau esaten du “que la transparencia de las autoridades públicas es la llave para un buen gobierno; un indicador del carácter democrático y plural de los Estados y, por ello, opuesto a todas las formas de corrupción. Asimismo sostiene que este derecho de acceso a documentos oficiales es esencial para el ejercicio de otros derechos humanos fundamentales como es el caso de la participación de la ciudadanía en asuntos de interés público.”

Arazo hori Arartekoak ere tratatu zuen dokumentazio publikoaren gardentasunari eta sarbiderako eskubideari buruzko 6/2010 gomendioan eta bertan hurrengo gomendioa biltzen da:

"El acceso a la información medioambiental debe aplicarse de manera universal, rápida, sencilla y gratuita. Todas las personas pueden ejercitar este derecho, sin justificar las razones, de manera sencilla y dentro de un plazo de tiempo que no exceda de un mes. Mediante el uso de las nuevas tecnologías las administraciones públicas vascas valorarán la posibilidad de reducir este plazo a 15 días hábiles. El incumplimiento sistemático de esta obligación debe tener consecuencias disciplinarias para el responsable del retraso en la tramitación. Asimismo el acceso debe ser gratuito sin perjuicio de que en el caso de solicitar copias sea posible cobrar una tasa. Las administraciones públicas vascas deben recoger bonificaciones para las asociaciones consideradas como público interesado en los procedimientos. Asimismo debería eximirse el pago de tasa en la entrega de un número reducido de copias o el envío de información por medios telemáticos."
Arartekoaren 12/2011 gomendio orokorrean “Demokrazia eta herritarren parteharmena. Bereziki, ingurumen-prozesuetako parteharmena.” Goian azalduriko araudiaren eta arlo honetako ebazpen judizial interesgarri batzuen arabera, herritarren parteharmena zuzenki gauzatzeko kontuan izan beharreko printzipio etiko mordo bat azal dezakegu, eta horien artean hurrengoak aipatuko ditugu:
  • Unibertsaltasuna. Parteharmenak erabilgarri egon behar du pertsona interesatu guztientzat. 30/1992 Legeak esaten du pertsona interesatuak direla ebazpenak ukitzen dituela uste diren interes legitimoak, indibidualak edo kolektiboak, dituztenak. Ingurumenaren kasuan zehaztu behar da bera babestea, bere narrioa aurreikustea eta kalteak egin direnean berriztatzea, babestu beharreko ondasun juridikoa dela eta bere defentsa herritar guztiei dagokiela.
  • Neutraltasuna. Parteharmenak sekula ere ez du ekarri behar prozeduran interesaturik dauden pertsonak zelanbait zigorturik egotea euren egikaritzan. Agintariek eta funtzionarioek errespetu-tratu bat eman behar diete herritarrei.

Alabaina guk egiaztatu dugu Busturiako gaurko Gobernu Taldeak etengabe aplikatzen duela herritarrek eta elkarteek hurrengo arloetan egindako eskakizunei ez erantzuteko “ohitura” ilegal eta antidemokratikoa (erantzutea aginduzkoa den kasuetan), hau da, hirigintza-ordenamenduaren arloan, biodibertsitatearen, herri-jabariaren eta ingurumenaren babesaren arloan edo babes kulturalaren arloan, arlo horietan indarrean dauden araudien aplikazioa eskatzearen aldeko ekintza publikoak edo salaketak aurkeztea ia-ia ezinezko eginik. Gero esango dute ZDUko kideek arazo patologikoak ditugula filia eta fobia aitorrezinekin, baina guk ez dugu egiten Busturialdean 1992tik garatzen ari garen lan soziala baino: ingurumena babestu, herritarren parteharmena sustatu eta Biosferako Urdaibai Erreserbari egindako erasoak salatu.

Busturiako zinegotziek ez dakite, antza, kargu publiko batera heltzeak hala Gobernutik nola oposiziotik gara daitezkeen zeregin eta eginkizun espezifikoak baino harago doan erantzukizun bat dutela. Kargu publiko bat hartzen duenak, herritarren ordezkari denez, bere jokabidea ondasun publikora orientatzeko konpromisoa hartzen duela eta berarengandik espero da ekintzetan eredugarritasuna eta legeriarekin eta balio demokratikoekin bat datorren portaera etikoa erakutsiko dituela.

2012ko uztailaren 24, martitzena.
ZDU


Comentarios