ARKETAKO LEGEZKAMPOKO KAMPINEN BURUZ


Arketako Kanpamentoa
Ez dugu Ibarrangeluko alkatea ulertzen!

busturialdea abuztuak 5

Arketako… ez dakigu zer! Hain sui generisa da, zeren ez dago argi, kanpina, karabanentzako gunea edo, edo urbanizazioa den.
Arketa, Urdaibaiko egitamu gidariak dionaren arabera, “ECR” (Equipamiento Comunitario Recreativo) da. Beraz arrazoia du Ibarrangeluko Alkateak egitamu gidariak baimentzen duela dionean. Baina era berean, Atxerre beste izuri aldean, Akorda bueltan, Ipintza inguruan Ibarrangeluko herriak beste ECR bat du markatua, 1993az geroztik, Arketak zekarren atzea aurreikusita, herria zerbitzu hori gabe gelditu zitekeela ohartuta markatzen dena.
Hedaduraz, ECR horrek, egun Arketak duen hedadura hirukoizten duela esango genuke. Hau da: Arketak 20.000 m2baditu, Ipintzan 60.000 m2 Inguru izango ditu asti ekipamenduetarako. Beraz ezin dugu ulertu, Arketako afera galduta dagoenean, hura defendatzen tematzea. Bestalde, 2012 otsailaren 3an Iñigo Alberdik Deia egunkarian diona egia bada eta Ibarrangeluko udalak kanpin horren mantenuan 250.000 € urtean gastatzen baditu, erabakia erraza da. Nekazal lurzoru arruntaz inguratutako gunea izanik, metro karratua 10€ tik gora ez luke ordaindu behar izango, Ondorioz, urte betean gastatzen duenarekin, Arketak egun duen hedadura baino 5000m2 gehiago erosi ahal izango lituzke eta hiru urtetan, hiru edo lau Arketari dagozkion lurrak eskuratuko lituzke kanpin berria egiteko, ondorioz, diru sarrerak hirukoiztuko lituzkete eta hiru bider langile gehiago lituzke kanpinak.
Esne-saltzailearen kontu hau egiteko bidea, alkateak berak ematen digu aipatutako artikulu berean azaltzen dituen argudioekin, beraz ez dugu ulertzen zein interes duen Arketan. Badakigu konpromisoak dituena eta horrenbeste urte ondoren aldaketa ez dela erraza. Baina, borondatea behintzat agertu beharko luke, eta pausuak eman. Ulertuko genuke, luzapena eskatzea, epe ertainera egoera konpontzeko bidea hartuko balu, baina ez dugu inondik inora intentzio hori ikusten. Horregatik jarraitzen dugu, legea aplikatzeko eskatzen.
Eta kontua bideratzeko benetako asmoak ikusten direnean, jendeak badaki malgua izaten.


Zain dezagun Urdaibai


Comentarios