Gernika-Markina PTP-a: diskurtsoen eta egitasmo zehaztuen arteko inkoherentzia

Gernika-Markina PTP-a: diskurtsoen eta egitasmo zehaztuen arteko inkoherentzia

Lurralde antolamenduak badu aspaldi honetan nobedade ugari. Martxoaren 23an Erkidego mailako Lurralde Artezpideak (orain “Gidalerro” modura euskaratuta, antza… ¿?) hasierako onarpena jaso bazuten, aldi berean, eta modu paraleloan 1997 urteko LAA-n aurreikusita zegoen Gernika-Markina Eremu Funtzionalari dagokion Zatikako Plana (PTP) ere abian jarrita dabil.
Bizkaikobeste Planekin gertatu bezala, PTP honen ekimena eta hasierakoonarpena Foru Aldundiak bere gain hartu ditu, eta Durangaldekoa landuzuen enpresa berdinari esleitu dio aholkularitza kontratua ere: JoseMª Ezquiagak zuzentzen duen “Ezquiaga Arquitectura-Sociedad yTerritorio”, Madrideko estudioari hain zuzen.
Sortzenden lehenengo zalantza da, errealitate sozioekonomikoan eskualdedesberdin bi direnak Busturialdea batetik eta Lea-Artibai bestetik,(partzuergo eta mankomunitate banatuekin), ea nola uztartu daitezkenEremu Funtzional bakar modura. Gehiago ematen du eremu periferikoenzakuan jarrita daudela, eta ez omen dutela “entitate” nahikoa bakoitzak bere Plan berezitua merezitzeko.
PTP-aren”totxo” osoak 1392 orri ditu, oso estilo errepikakor etaaspergarrian, lurralde eredua eusgarri, jasangarri edo iraunkormodura aurkeztuta, nola ez.
Delako“sustainable” horren diskurtso homologatuan, erabat “politikokiegokia” denaren korronte nagusian kokatu daiteke Planak azaltzen dituen helburuen zerrenda: hiri-landalur elkarkidetza, baliabide naturalen kudeaketa arduratsua, hiribilduaren aldeko eredua,erabilitako lurzoruaren birziklatzea, garraio publikoan oinarritutako mugikortasun eredua,etab…
Baina egitasmo zehatzak argitzen direnean, aurreko helburu eta lerro estrategikoen aurreko koherentzia eza nabarmen azaleratzen da. Bilbo metropoliarekin atez-ate lotzeko eskualdea “commuter” huts baten bihurtu dezaken autobideak: Sollube eta Autzaganeko tunelen bidez; eta bestetik zehaztu gabeko jarduerentzako neurriz gainezko lurzoru tertziario eskaintza, “Muxikako megapoligonoa” bezala ezaguna. Hau da, garapenkeriaren errezeta tradizionalen ildo amaigabea.
Azkenik, baina ez azkenengo, Busturialdea ia osoa Urdaibai Biosfera Erreserba modura izendatuta dago, eta jada lurralde eredu definitu bat badu, Urdaibaiko 5/89 Legeak ezarritakoa eta PRUG delakoaren bitartez garatua, eta LAA-k (DOT) “baldintza gainjarria” modura hartu izandakoa, eta baita, egitasmo sozioekonomiko estrategikoa onartuta (PADAS delakoa) ere. Beraz, oraingo Zatikako Plan hau, zer ote da, planen arteko bikoizketa zentzugabe bat, edo, Foru Aldundiak urtetan zehar Biosfera Erreserbaren lurralde ereduaren aurrean izan duen aurkako jarreran sakontzeko enegarren saiakera….”foralitatea” tartean egonda…
Sortu dira eskualde mailan, udal erakundeetatik PTP hau bertan behera uzteko eskariak, eta beste eredu sozialago baten aldeko eragileak batu nahi dituen ekimena ere.
Kategoria Sailkatugabeak, etiketak , by hiripublika. Gorde lotura.

Comentarios