«12 urte beranduago» hasi da Kanalako txaleta egokitzen Jose Antonio Ardanza


«12 urte beranduago» hasi da Kanalako txaleta egokitzen Jose Antonio Ardanza

 
Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) Auzitegi Nagusiak agindutakoari jarraituz, Gautegiz Arteagako Kanala auzoan duen etxea Udaibaiko eraikuntza legeari egokitzen hasi da Jose Antonio Ardanza lehendakari ohia. Sententzia irmoan, Bilboko Auzitegiak agindutakoa berretsi zuen bere garaian Auzitegi Nagusiak, eta horrenbestez,  etxeko teilatuari 37 zentimetro kendu behar dizkio Euskalteleko presidente ohiak.

Zain dezagun Urdaibai elkarte ekologistatik jakinarazi dutenez, “hamar bat egun” daramatzate lanean beharginek, baina lanak “hamabi urte beranduago” hasi dira. Zain Dezagun Urdaibai elkarteak eta Gernikako Ekologi Lantaldeak 1999tik daramatzate borrokan, eraikinak legedia bete dezan, eta hortaz, “denbora gehiegi” pasatu dela nabarmendu dute. Hala, garaipen “gazi-gozoa” izan dela deritzote elkarteko kideek.

Comentarios