EGUZKI TALDE EKOLOGISTAK AUZIPERATUEKIN ELKARTASUNA ADIERAZI NAHI DU

EGUZKI TALDE EKOLOGISTAK AUZIPERATUEKIN ELKARTASUNA ADIERAZI NAHI DU

EGUZKI Talde Ekologistak bere elkartasuna eta sostengua eman nahi die urriaren 27an Toulousen Nafarroako lehendakaria den Yolanda Barcinari tartak botatzeagatik auziperatuak izan diren AHTaren aurkako Euskal Herriko Mugitu! desobedientzia mugimenduaren hiru ekintzaileei.

Ekintza honen bidez hiru auziperatuek gure herrian AHTaren inposaketa salatu nahi izan zuten, marko-proiektu honek dakartzan galera ekonomikoak eta ingurumen inpaktua azpimarratuz. Mendebaldeko edozein herrialdetan mota honetako ekintzek dakartzaten ondorio legalak eskasak dira baina gure herrian zenbait agintari politikok hartu duten jarrera biktimistaren ondorioz hiru ekintzaileak espetxe zigorrak ezartzeko arriskuan daude. Hauei autoritateari “atentatua” leporatuta diete eta Madrilgo Auzitegi Nazionalean auziperatuak izan dira. Astean honetan bertan, azaroaren 16an, Madrileko Entzutegi Nazionalean deklaratu behar izan dute.

Herrialde askotan proiektu honen bideragarritasuna zalantzaten jartzen ari den bitartean Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak azpiegitura honen alde borrokan tinko diraute. Bi instituzio hauen jarrera ulergaitza da gaur egungo testuinguru ekonomikoa kontuan hartu ezkero, herritarron ongizaterako ezinbestekoak diren zerbitzuei (osasuna, hezkuntza, gizarte zerbitzuak...) zuzendutako aurrekontua murrizten duten bitartean azpiegituretara zuzendutakoa ez dute jaisten, are gehiago proiektu berriak martxan jartzen dituzte.

EGUZKI-k AHTaren kontra borrokan jarraituko du, makro-proiektu honen kontra egiteko arrazoiak ugariak dira eta:

· Ingurumen inpaktua: lurraren okupazioa, paisaiaren eraldaketa, akuiferoen suntsiketa…

· Inpaktu ekonomikoak: sail desberdinei zuzendutako aurrekontuen murrizketa eragiten ari dira. Gure herrian inoiz burutu den azpiegiturari garestiena izango da, honen gastua kasurik onenean 6.000 milio euro ingurukoa izango da.

· Lurralde desoreka areagotzea: hiriburuek garrantzi handiago hartuko dute, herri txikien isolamendua areagotuz.

· Garraio publiko eta unibertsalaren eredua ezereztatu: denon artean ordaintzen ari garen arren, prezioak ikusita gutxi batzuk erabili ahal izando dute.

Hau guztiagatik, gizarteari inposatzen zaizkine proiektu guztien aurrean desobedientzia zibilaren alde agertzen gara eta hiru ekintzaileen erabateko absoluzioa eskatzen dugu.

2011ko azaroaren 18an

EGUZKI Talde Ekologista

Tf.688662532 eguzki.eguzki@gmail.com http://www.eguzki.org

Comentarios