Ingurumenenko eskumenaren banaketa

Ingurumenenko eskumenak



ESTATUA
KONSTITUZIOA

149.1.22 artikulua

Estatuaren eskumen esklusiboa da Erkidego Autonomo baten mugaz kanpo dauden uren legegintza, eraketa, eta baimena eta beste Erkidego bat ukitzen dituzten indar instalapenak onartu edo argindarra kanpora bidaltzea

149.1.23 artikulua

Estatuaren eskumen esklusiboa da ingurugiroarekiko oinarrizko legegintza; ingurugiroa zaintzeko Erkidego Autonomoek har ditzaketen erabaki gehigarriak salbu. Baso(,) oihan eta ganadu bideei buruzko oinarrizko legegintza.

149.1.24 artikulua

Denen onerako diren Herri Lanak, Erkidego Autonomo bat baino gehiago ukitzen badute

 Ingurumen eta Landa eta Itsas Inguruneko Ministerioaren eskumenen deskribapena egiten duen organigrama

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOA
KONSTITUZIOA

148.1.9 artikulua

Autonomia Erkidegoek ingurugiroaren zaintzearen gestioan eskumenak euren gain hartu ahal izango dituzte.

148.1.10 artikulua

Erkidego Autonomo barneko ur-indar, ubide, eta erregadio aitzin-asmo, eraikitze eta erabiltzeak; metal-urak eta urberoak ukitzen dituzten eskumenak euren gain hartu ahal izango dituzte

148.1.11 artikulua

Autonomia Erkidegoek itsas bazterreko arrantza, itsaskikintza, ehiza eta ibaiarrantzaren inguruko eskumenak euren gain hartu ahal izango dituzte.

AUTONOMIA-ESTATUTUA
ESKUMEN ESKLUSIBOA

10.7 artikulua

Ondasun publikoak eta ondarezkoak, berauen titulartasuna Komunitate Autonomoari dagokionean, bai eta beraren konpetentzi-gaien zerbitzalgo publikoak ere.

10.8 artikulua

Mendi-basoak, oihanen erabilera eta zerbitzuak, abelbideak eta bazka-larreak, Konstituzioaren 149.1.23 artikuluari kalterik egiteke.

10.9 artikulua

Nekazaritza eta abelazkuntza, ekonomiaren antolaketa orokorraren arabera

10.10 artikulua

Barne-uretako arrantza, itsaski-bilketa eta arrain hazkuntza, ehiza eta ibai-aintziretako arrantza.

10.11 artikulua

Ur erabilerak, kanal eta ureztaketak, urak osoki Euskadin kurri daitezenean, energi produkzioa, banaketa eta garraiatzeko instalakuntzak, garraioa euskal lurraldetik kanpora irteten ez denean eta beraien erabilera beste probintzia edo Komunitate Autonomoari kalterik egiten ez dionean: metal-urak, urberoak eta lurpekoak. Hori guztiori Konstituzioaren 149.1.25 artikuluari kalte egiteke.

10.30 artikulua

Industria, segurtasun, garrantzi militar eta osasun arrazoiengatik eta lege berezipean diratekeen industrien ezarkuntza, zabalpen eta lekualdatzea izan ezik, ez eta funtzio hauetarako legegintza espezifikoa behar duten guztiak ere, eta atzerritar teknologiaren transferentzia egiteko aldez aurretiko kontratuak behar dituztenak ere ez. Industri sektoreen berrestrukturaketan Estatuak ezarriko dituen planak aurrera eraman eta betetzea Euskal Herriari dagokio.

10.31 artikulua

Lurralde, kosta, hirigintza eta etxebizitzen antolaketa 10.33 artikulua Interes orokorraren legezko kalifikapenik ez duten Lan Publikoak, edo eta berauen betetzeak beste lurralderik ukituko ez dutenak

LEGERIAREN GARAPENA ETA GAUZATZEA

11.1.A) artikulua

Euskadiko Komunitate Autonomoaren konpetentziapekoa da, beraren barrutian, Estatuaren oinarrizko legegintzaren aurrerabide legislatiboa eta beronen betearaztea, ingurugiroari eta ekologiari dagozkion gaietan.

11.2.C) artikulua

Era berean, Euskadiko Komunitate Autonomoaren konpetentziapekoa da, beraren barrutian, Estatuaren oinarrizko legegintzaren aurrerabide legislatiboa eta beronen betearaztea, meatze eta energiarekiko erregimenaren eta baliabide geotermikoen inguruko gaietan

12.10 artikulua

Euskadiko Komunitate Autonomoari dagokio itsas salbamendua eta Euskal kostari dagozkion Estatuaren uretan industri isuri eta gai kutsakorren inguruko Estatuaren legeria betearaztea.

LURRALDE HISTORIKOEI BURUZKO LEGEA

7.B)4 artikulua

Kondaira-Lurraldeei dagokie Bateango Erakundeek emandako itsasoaz besteko herri-uren eta horien berezko uberken aranen eta horiez baliatzen direnen zaingoa osabideratu eta egipideratzea.

7.C)3 artikulua

Babespeko berezko tokiei buruzko Arduralaritzaren inguruko gaietan, Bateango Erakundeen legebideak bere mugartean egiteratzea dagokie Kondaira-Lurraldeei.

7/1985 LEGEA, APIRILAREN 2KOA, TOKI-ARAUBIDEKO OINARRIAK ARAUTZEN DITUENA

25.2 artikulua

Udalak, betiere, honako gaietan izango ditu eskumenak, Estatuko eta Autonomia Erkidegoetako legeriak ezarritakoari jarriki:

25.2.F) artikulua

Ingurugiroaren babesa

25.2.L) artikulua

Ur-hornidura, hondakinen bilketa-zerbitzua eta tratamendua, estolderia eta hondakin-uren tratamendua

25.2.C) artikulua

Babes zibila, suteen prebentzioa eta itzalketa

25.2.D) artikulua

Hirigintzako antolamendua, kudeaketa, gauzatzea eta diziplina; etxebizitza, parke eta lorategien sustapena eta kudeaketa, herri-barruko kale publikoen zolatzea eta landa-bideen zaintza

25.2.G) artikulua

Hornidurak, hiltegiak, azokak, merkatuak eta erabiltzaile eta kontsumitzaileen defentsa

25.2.H) artikulua

Osasun publikoa babestea

25.2.I) artikulua

Osasunaren lehen mailako kudeaketan parte-hartzea

26. artikulua

Udalek honako zerbitzuak eskaini beharko dituzte, euren kabuz ala beste udal batzuekin elkarturik:

a) Udalerri guztietan: argiteria publikoa, hilerria, hondakin-bilketa, kaleen garbiketa, etxeak edateko urez hornitzea, estolderia, hiriguneetarako sarbidea, bide publikoen zolatzea eta elikagai eta edarien kontrola.

b) Horrez gain, 5.000 biztanletik gorako udalerrietan: parke publikoa, liburutegi publikoa, merkatua eta hondakinen tratamendua.

c) Horrez gain, 20.000 biztanletik gorako udalerrietan: babes zibila, zerbitzu sozialak, suteen prebentzioa eta itzalketa, erabilera publikoko kirol-instalazioak eta hiltegia.

d) Horrez gain, 50.000 biztanletik gorako udalerrietan: bidaiarien hiri-barruko taldekako garraioa eta ingurugiroa babestea.

Comentarios