Hamalau eguneko kartzela zigorra ezarri diete Uralde eta Greenpeaceko beste hamar kideri


Berria.info - Hamalau eguneko kartzela zigorra ezarri diete Uralde eta Greenpeaceko beste hamar kideri

Epaiketa Klimari buruzko Kopenhageneko Goi-bileran egindako protesta bategatik izan dan; auzipetuek ez dute kartzelara itzuli beharrik izango.

Berria.info 2011-08-22 - 16:08:46

Danimarkako justiziak hamalau eguneko kartzela zigorra ezarri die Espainiako Greenpeaceko zuzendariohi Juan Lopez de Uralde eta erakunde ekologistako beste hamar kideri.
Epaiketa 2009an Kopenhagen egin zen Klimaren Goi-bileran burututako protesta ekimen batengatik izan da. auzipetuek 21 egun pasa zituzten Danimarkako kartzela batean eta ebazpen honekin ez dute kartzelara itzuli beharrik izango.
Ebazpenak bertan behera uzten du deportazioaren aukera eta baita ekintzaileak sei urteko epean Danimarkara joateko debekua ere. Bestalde, Greenpeacen Danimarkako delegazioak 10.600 euro ordaindu beharko du berme gisa.
Ekintzaileak goi-bilerako afari batera sartu ziren eta, estatu-buru izango balira bezala, negoziaketan akordiorik ez lortzea salatu zuten pankarta batzuekin.

Comentarios