Nikolasa/Nikole Atxikallende, Sabino Aranaren alargun ahaztua (Sabinesia)

Maiatzaren 14an, larunbata, NBR (Nabarra) aldizkariaren erredakzioa Bizkaira etorri zela lehenengo urtebetzea ospatu genuen, Durangoaldean. Egun gogoangarria izan zen. Bada, hara bildu ginenetako batzuk berriro elkartzeko hitza eman genuen. Eguna, lekua ea ordua ere zehaztu genituen:

Maiatzaren 28a, larunbata.

Ordu biak aldera.

Abiña-Buru jatetxean (Busturia):

http://www.tagzania.com/pt/restaurante-abinaburu-jatetxea

Egitaraua:

Ordu biak aldera, aperitifa, hondartzaren ondoan.

Hirurak aldera, bazkaria (16 eta 20 euroko tartean, ardoaren arabera)

Bazkalostean, Sukarrietako hilerrira bisitaldia (kilometro bi edo, bide lau eta errazetan barrena).

Gaia: Nikolasa/Nikole Atxikallende, Sabino Aranaren alargun ahaztua (Sabinesia)

Irakurtzekoak: Asaba zaharren baratza (Ramon Saizarbitoria, Gorde nazazu lurpean bilduman).

Argia astekaria, 2003ko azaroaren 23ko alea (1.921. zenbakia) eta 2005ko abenduaren 25ko alea (2.021 zenbakia).

Antolatzailea: NBR.

Oharra: jende nahikoa bilduz gero (12 lagun) itsasontziz ordu beteko txangoa egin liteke. Marinel bakoitzeko 11 euro.

Erreserbak:

Jimenez.edorta@gmail.com

Edo

ABIÑABURU JATETXEA 946870344

Comentarios