Kosten Legeak giza eskubideak urratzen dituela salatu du Jon Iturribarriak Europan


Kosten Legeak giza eskubideak urratzen dituela salatu du Jon Iturribarriak Europan

2011/05/25
Nork Gautegiz Arteagako Hitza

«Espainiak gure jabegoak konfiskatu egin ditu, giza eskubideak urratuz». Hala mintzatu zen Jon Iturribarria Europako parlamentarien aurrean, atzo. «Espainiar Estatuak Giza Eskubideak eta Etxebizitza eskubidea urratzen ditu Kosten Legeagaz». Horregatik, Espainiak Kosten Legea alda dezala eskatu zuen Iturribarriak, lege horrek kaltetutako beste hainbat jaberekin batera.

Hainbat lagunen kasuak entzun zituzten lehengoan, Europan, eta Espainian gertatzen ari dena «oso larria» dela esan zuen parlamentuko presidenteak, Iturribarriak azaldutakoaren arabera. «Guk eskaera egin genien, eta ekainerako ebazpenen bat aterako du Europako Parlamentuak».
Espainiari neurriak har ditzala eskatzen baldin badio, ez da lehenengo aldia izango. Izan be, Europako Parlamentuak emon izan ditu aurretiz beste erresoluzio batzuk Espainiari Kosten Legea alda dezala eskatuz. Espainiak, baina, ez du legean aldaketarik egin.

Comentarios