‘Guernica’ Gernikara ekartzeko eskatu du udalbatzak

‘Guernica’ Gernikara ekartzeko eskatu du udalbatzak

2011/01/03
Nork Gernika-Lumoko Hitza
Eusko Alkartasunaren proposamenagaz bat eginez, Pablo Picassoren ‘Guernica’ koadroa Gernika-Lumora ekartzeko eskatu du udalbatzak, joan den astean egindako osoko bilkuran. Picassoren margolana Guggenheim museora eroateko EAJk Batzar Nagusietan aurkeztuko duen mozioari erantzun gura dio EAren eskaera horrek.

Hain zuzen, “Picassoren ‘Guernica’ koadroa Gernika-Lumora behin betiko ekartzeko beharrezkoak diren tramiteak bete ditzala” eskatu die udalbatzak Jaurlaritzari eta Bizkaiko Foru Aldundiari.

Eusko Alkartasuna alderdiak gogoratu zuenez, “Errepublikaren gobernuak eskatu zuen koadroa, Gernikako sarraskia salatzeko”.

Comentarios