"Neurri zuzentzaileak" hartu ditzan eskatu dio Aldundiari Ezker Batuak, bide erradialaren proiektuan

2010-10-21 | 14:54:36

"Neurri zuzentzaileak" hartu ditzan eskatu dio Aldundiari Ezker Batuak, bide erradialaren proiektuan

Zornotza eta Muxika arteko errepide berria egin ahal izateko alderdi politikoen arteko adostasuna eskatu dute

Jose Ferrera Ezker Batua-Berdeak taldeko ordezkaria Bizkaiko Batzar Orokorretan, "neurri zuzentzaileak hartu" ditzan eskatu dio Bizkaiko Foru Aldundiari, Muxika eta Zornotza arteko bide-erradialaren proiektua "gehiago ez atzeratzeko".

Ezker Batua-Berdeak taldeak ohar bidez azaldu bezala, "Urdaibaiko Patronatuko teknikarien aurkako txostenak proiektua behin-behinean geratzea ahalbidetuko luke". Ildo horretatik, "kezkatuta" daudela jakinarazi dute.

Neurri zuzentzaileak hartzeaz gain, proiektua aurrera eramateko "alderdi politikoen arteko adostasuna" izatea eskatu dute.

Gaur bildu da Patronatua
Urdaibaiko Biosfera Erreserbako Patronatua gaur bildu da. 10:00etan batu da eta Muxika eta Zornotza lotu behar dituen bide-erradialaren proiektuak aurrera jarraitzen duen, edota proiektua gehiago atzeratu behar duten erabakiko dute.

Comentarios