Izpiluetan babes publikoko etxeak egitea onartu du udalbatzak


Hirigintza Presapen babes ofizialeko etxebizitzak egiteko baimena eman du URAk; lehen fasea martxan da.


izaro mendieta (Busturialdeko Hitza)

Udalbatzak onartu egin du Busturiko Izpilueta auzoan babes publikoko etxebizitzak egiteko izapidea; orain, Bizkaiko Foru Aldundiaren iritzi teknikoen zain daude proiektuagaz hasteko.

Aurreikuspenen arabera, laster etxebizitzak esleitzeko prozedura hasiko dute, eta etxeen eraikuntza kudeatzeko aukerak zehaztuko lirateke. Era berean, izen-emateak eta zerrendak osatzeari ekingo liokete, baita konpromisoak sinatzeari ere.

Presapeko babes ofizialeko etxebizitzak

Bestalde, Presapeko babes ofizialeko etxebizitzen proiektuari Bizkaiko Foru Aldundiak jarritako helegitea onartu egin dute azkenean . Hain zuzen, aparkalekuek eta sarrera-irteerek errepidean zuten eraginaren inguruko alegazioa aukeztu zuen Foru Aldundiak. Gainera,URA agentziak proiektua aurrera eramateko behin-behineko baimena eman du, azterketa hidrologikoan zuzenketak egin ostean. Hori dela eta, Presapeko lehen fasea martxan da, sortutako arazoak desblokeatu ondoren.

Aurrerantzean udaletxean izango da ikusgai proiektua, herritarren eskura. Gainera, erakusten jarri ostean alegazioak egin ahal izango direla erabaki dute eta, bide batez, oraindik egiteko dituzten desjabetze prozedurekin jarraituko dute.

Horrela, alegazioak aurkezteko epea hilabetez luzatzea eskatu diote Eusko Jaurlaritzako URA agentziari, herriaren parte-hartzea errazteko eta azken txosten teknikoak aztertu ahal izateko.

Herri lan horren arduradunaren arabera, azpiegitura lanak 2011ko azken hiruhilabetekoan hastea aurreikusten dute.

Comentarios