Iraunkortasunaren gain izango da aurtengo Gernikako Lurraren Astea



El Correo COSTA
Iraunkortasunaren gain izango da aurtengo Gernikako Lurraren Astea

16.10.10 - 02:46 -
IRATXE ASTUI | GERNIKA.

IEUP Gazte Asanbladak, Lur Gozoak, Gernikatik Mundurak eta Galtatzagorriek, datorren astelehenean hasita eta hilaren 23ra bitartean burutuko dan IV. Lurraren Astea antolatu dabe, 'Nik zer egin dezaket iraunkortasunaren alde?' lelopean. Astean zehar ekonomia solidarioa, trantsizioan dagozen hiriak, banka etikoa, eta, besteak beste, hiri ortuak izenadun gaiei lotuta dagozan ekimen eta hitzaldiak burutuko dira herrian.

«Gure errealitatea hobetu eta eraldatu asmoz, zeintzuk dira Gernikan dagozan baliabideak, edo falta direnak, iraunkortasuna sustatzeko? Zer egin daiket nik herritar modura nire etxeko, ikastetxeko, lonjako edo lantokiko egoera birbideratzeko?», proposatuko dabe ingurumenaren aldeko astearen antolatzaileek, aurtengo edizioan.

Programari begira, asteleheneko hitzaldia desazkundearen filosofiaz eta 'Transition towns' mugimenduaz jardungo dabe, Aitor Amilibia eta Joseba Azkarraga adituek, hurrenez hurren. Berbaldia Gaztetxean izango da, 19.00etan. Martitzenean, Guggenhein-Urdaibai gaiaren ganeko mahai-ingurua antolatu dabe Elai Alai aretoan (19.00). Egitaraua eguaztenean jarraituko da, denbora bakua edo produktu ekologikoen ganeko esperientzia praktikoen solasaldiagaz, Gaztetxean be (19.00). Eguenean, bestalde, hiri ortuak izango da eguneko gai nagusia eta astea amaitzeko, Gernikako bide gorriaren diseinuaz jardungo dabe plazan (11.30) eta bizikleta martxa bat egingo da herriko kaleetan zehar (12.30). 
 

Comentarios