Sukarrietako Arrospe I, Re-Arrospe II-ko Hiri Antolamendurako Plan Berezia behin betiko onartzea.


Garraio eta Hirigintza Saila
801/2010 FORU AGINDUA, uztailaren 30ekoa, Sukarrietako
Arrospe I, Re-Arrospe II-ko Hiri Antolamendurako Plan
Bereziari buruzkoa.

Foru agindu horren bidez honako hau xedatu da:

1. Sukarrietako Arrospe I, Re-Arrospe II-ko Hiri Antolamendurako Plan Berezia behin betiko onartzea.

2. Ebazpen hau Sukarrietako Udalari jakinaraztea eta «Bizkaiko Aldizkari Ofizialean» argitaratzea, onartu den hirigintza-araudiarekin batera.

3. Espedientearen eginbideak egitea, ale bat udalari bidalita eta beste bat Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailari.

Administrazio-bidea amaitzen duen aurreko ebazpen horren kontra, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakezu, egintza jakinarazi edo argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, Jurisdikzio horri dagokion Salan; hala ere, zure interesak babesteko egoki deritzozun beste edozein neurri ere erabil dezakezu. Aipatu epean zehar HI-051/2010-P08 espedientea agerian utziko da, aztertu nahi denerako, Bilboko Rekalde Zumarkaleko 18. zenbakiaren2. solairuan.

Bilbon, 2010eko uztailaren 30ean.
Garraio eta Hirigintzako foru diputatua,
PILAR ARDANZA URIBARREN

BOB núm. 155. Viernes, 13 de agosto de 2010
http://www.bizkaia.net/lehendakaritza/Bao_bob/2010/08/20100813a155.pdf

Comentarios