Lurra: Partehartzea

DiagnostikoaAdministrazioak hiritarren izenean hitz egiteko izaten ohi duen zilegitasuneran patrimonializazioa, indar politiko eta sozialen arteko alderaketa naturala egiteko behar diren tresan gabeziekin batera, eztabaida eta kritika eraikitzailea eragozteaz gainera, gizarte zibilak betetzen duen paperaren aitortzaren gabeziak liskar antzuak eragiten ditu.Gizarte ekimena eta ekimen politikoaren ardatz nagusia hiritarren parte hartzea izan behar denaren aurrean, parte hartzea auzi formala eta erabat erakundeatu besterik ez da egiten. Demokrazia ordezkatzailea edota partehartzailera delegatutako demokrazia, jauzi kuantitatiboa ezezik kualitatiboa ere badago, boterearen, zuzenbidearen eta demokraziaren fenomenoen interpretazioari dagokionak.

Edozein modutan, legalitate eta zilegitasunaren arteko eztabaidak, bazterketa terminoetan planteatuta (egun gertatzen den bezala), erakundeen eta gizarte zibilaren arteko osagarritasunean aurrera egitea oztopatzen du; egin ahal izateko, elkar aitortzea behar beharrezkoa da.Gaur inori ez zaio otutzen, publikoki bederen eta estetika edota legalitate irizpideak hartzen badira kontutan, hiritarren parte hartze zuzenaren beharra, bai bizitza politikoan, kulturalan, ekonomikoan edota sozialean kolokan jartzea. Ordenamendu legalak espreski hartzen dute parte hartzearen eskubidea, egin beharreko galdera ostera ez da, partaidetza bai ala ez, bere kualifikazioa baizik, hots, parte hartze erreal edo birtual baten aldeko apustuan.Partaidetza irizpide demokratikoen ezinbesteko garapenean oinarritzen da: partehartze politiko formalaren muga estuak zabaltzen saiatzen den eskubide bat abian jartzea, praktikan boza emateko eskubidera murrizten da. Tresna horren bitartez, alderdi politikoen esku hiritarren borondatea bideratzeko gaitasuna uzten duten tendentzia irmoak zuzentzen dira, jarduera politikoaren eta hiritarren borondatea bideratzeko sistemaren aukerak zabalduz, egitasmo zehatzetan isla izan dezaten. Afera publikoetan parte hartzeko eskubidea eta betebeharra -, ez da gizarte polizentriko honi atxikitutako ezaugarri gisa hartzen, hots, propaganda-hauteskunde botoa estimulu mekanikoarekin parekatzen diren goiko egituratze mailarekin, Leviatan maiestate beraren emate eskertsua gehiago dela ematen du eta. Gauzak horrela, herri borondatea ordezkatzeko eta bideratzeko moduak mugatuak baino bahituak geratzen dira, lau urteroko hauteskundeetako zurrunbiloan.Proiektuen erakusketa publikoa gizartearen partaidetza zuzenaren bide bakarra da, eta zenbait kasutan, horiek Ingurumen Gaineko Eraginaren Adierazpenean ere jartzea, honek hilabete batetan ehuneko edo milakako orrialdeetako txostenak aztertzea suposatzen duelarik, kopia eta planu prestuez baliatzea ere ezinezkoa zaigularik eta dokumentazioa aztertzeko ere espazio fisikoak existitzen ez direlarik. Ahalegin ikaragarri horin emaitza, berriz honakoa: alegazio guztiei erantzuna ematen dien gutun bakarra, modu masiboan idatzitakoa, hasierako txostenaren zatiak jasotzen dituen gutuna izaten da, aurkeztutako alegazioak atzera botatzeko arrazoi bat bera ere ez ematen ez dituena; eta hori kasu hoberenean gertatzen da, gehienetan isiltasun salagarria egoten baita.Proposatutako egoeraElkar onespenean oinarritutako baldintzetan soilik alda daitezke egungo liskar-bazterketa eta inposaketa-aurkaketa harremanak kolaborazioa-egikariketa eta gizarte sinesgarritasuna- ingurumenaren hobekuntzan oinarritu harremanen ordez. Informazioan eta partaidetzan oinarritutako baldintza sozialak sortzearekin batera gure habitat eta partaidetza eredu berri bati balio eranstea ahalbidetuko du.Beharrezkoa da botere publikoarekiko ikusmoldea eta egitura eraldatzea, tokiko botereari lehentasuna emanez, non bioaniztasun natural eta gizatiarrarekin harreman intentsoak, zuzenak eta etengabeak nagusiak diren, eta honezkero, lurralde, estatu eta nazioarteko botereak haren ordezko botereetan bihurtu behar dira. Modu honetan lurraldean oinarritutako gizarte eraldaketa prozesuak martxan jarriko lirateke, non komunitate bakoitzeko alde sozialak eta kulturalak, estatu nozio eta interesen parean lehentasunezkoak ere izango lirateke, eta nazioarteko botere ekonomiko handien gaineko, estatuz gaindiko erakundeen gaineko eta beste nazioarteko erakundeen gaineko kontrola berezartzen ere joango zen.Beharrezko egituraketa hiritarren sare batetan finkatzen da, publikoa delakoaren eremu guztietako kudeaketan parte hartzen duena, batez ere lurrarekin zerikusia duten gaietan, hauek denbora linealaren logikari ez baitiote erantzuten, naturaren joan-etorriko denbora logikari baizik. Hurrengo belanaunaldiei atzeraezinezko kalteak eragingo dizkioten erabakiak hartzeak, ezin dira legebiltzarreko gutxiengoetan finkatu, gizarte mugimenduek hiritarren partaidetza zuzenerako tresnen bidez gehiengo gizarte adostasuna bideratzearekin finkatu behar dira.Hartu beharreko neurriak
1. Ingurumenari dagokion informazioaren gainean izateko eskubidea bermatu behar da. Neurri hau gauzatzeko, behar diren baliabide teknikoak atxikitu behar zaizkio ( gune aproposak erakunde guztietan prestatu behar dira) eta lurraldeetako elkarteei helarazteko hilabetero zerrenda itxuratu, administrazioak gaika egindako lanaz elkarte interesatuei berri emateko.

2. Partaidetzarako tresnak eraginkortu. Partaidetzarako eratutako organoetako aldizkako iraunkorrak sortu, gizartearen ordezkapenak, gai-ordenen finkapen prozesuan parte hartzeko, eta tratatu beharreko gaiei buruzko materialen elaborazioak eta bidalketak ere antolatzeko. Interes duten elkarteei informazio publikoaren prozeduretan berehalako informazioa helarazi, posibleak diren helegiteak eta tramitazioaren arduradunaren nortasuna aipatuz.

3. Partaidetzan oinarritutako esperientzietan aurrera egin. Eztabaida soziala ematen diren garrantzi bereziko gaiei buruz zuzeneko herri galdeketak eta erreferendumak sistematikoki ezarriz. Administrazioaren maila guztietan, jendeaurreko komisioak eratu, eta bereziki, eskualde edo udal mailari eragiten dietenak, aparteko betekizunak eskatu gabe herri lege ekimenari ateak zabaldu eta ordenamendu juridikoan gizarte mugimenduaren partaidetza zuzena eta loturapekoa izan behar denaren mekanismoak sorkundean gauzatzen den neurria.

4. Gizarte mugimenduen bitartekaritzaren aitorpen positiboa. Euren ekimenerako eremuetan jarduteko legitimitatea eskatzen duten elkarteek juridikoki aintzat hartzen eta helegite ezberdinen tramitazio dohakoa gauzatzen den neurrian, gizarte taldeen funtzionamendurako egindako eta frogatu gastuei aurre egiteko finantzazioa ezarri, egungo subentzio politika alboratuz.

Partehartzea


Comentarios