Zain Dezagun Urdaibaik dio Lazkanok arauak urratu dituela lantegi berrian

2010-03-27

Zain Dezagun Urdaibaik dio Lazkanok arauak urratu dituela lantegi berrian

Busturian dagoen eraikina berritzeko lanak biosferako arauak aintzat hartu barik egin dituela salatu dute

BERRIA Erredakzioa.

Bilbo

Busturiako Angizko zelaian daukan lantegia berritzean Jesus Mari Lazkano artistak Urdaibaiko Biosfera Erreserbako Legean jasotako eraikuntza arauak urratu dituela salatu du Zain Dezagun Urdaibai plataformak. Hedabideetara igorritako oharrean diotenez, «nekazaritza giroko eraikina estilo neoklasikoko eraikin» bihurtu du artistak, «jatorrizko eraikina baino eraikin handiagoa eginez». Plataformaren aburuz, paisaia errespetatzeko bere garaian ezarritako arauak hautsi ditu Lazkanok. Busturiako Udalaren jarrera txarretsi dute, halaber. «Beste alde batera begiratu eta ez ikusiarena egin du, beste herrikide batzuen abeltzaintza edota nekazaritza azpiegiturei trabak jartzen dizkien bitartean».

Comentarios