Ur-tarifen jaitsieragaz EAJk "iruzurra" egin nahi duela salatu du Ezker Abertzaleak

2010-02-22 | 12:39:21

Ur-tarifen jaitsieragaz EAJk "iruzurra" egin nahi duela salatu du Ezker Abertzaleak

Zapatuan eman zuen prentsaurrekoan Ur Partzuergoaren kudeaketa iluna salatu zuten berriro

Prentsaurrekoa eman zuen zapatuan Busturialdeko Ezker Abertzaleak. Bertan, eskualdean uraren tarifen jaitsieragaz Eusko Alderdi Jeltzaleak (EAJ) "iruzurra" egin nahi duela salatu zuten. " Azken hilabeteetan EAJ han eta hemen dabil uraren tarifen jaitsiera haiei esker posible izan dela esanez. Horren aurrean, Busturialdeko herritarrei argi eta garbi esan behar diegu EAJk iruzur egin nahi digula planteatzen duen ur-tarifen jaitsiera horrekin", esan zuten.
Ezker Abertzalearen ustez, kudeaketa ereduak "orain arteko moduan jarraitzen badu, ezinezkoa da tarifen %65eko jaitsiera planteatzea". Ordaintzen diren tarifak "neurrigabeak" direla salatu zuen, "are gehiago ura eskualdean nola kudeatzen den ikusita". Horren "erantzukizuna EAJk" duela dio, urteetan Busturialdeko Ur Partzuergoan egin duen kudeaketagatik.

Ordenantzari alegazioak

Uraren kudeaketa beste era batera egin behar dela uste du Ezker Abertzaleak; "uraren dekalogoa aurkeztu eta berau jarraitzeko eskatzen dugu, ura eskualde mailan kudeatzea eraginkorrena eta jasangarriena dela uste dugulako". Horretarako, kudeaketa ereduan "sakoneko aldaketak" behar direla esan zuen eskualdeko Ezker Abertzaleak.

Era berean, uraren tarifen jaitsiera plateatzen duen ordenantzari alegazioak aurkeztuko dizkiola zehaztu zuen Ezker Abertzaleak.


Iñaki Antiguedad: «Gogoetan funtsezkoa izan da uraren politika integratua planteatzea»

Comentarios