Zain Dezagun Urdaibaik Larrinaga jauregiaren egoera eskasa salatu du

2009-01-20 | 12:37:54

Zain Dezagun Urdaibaik Larrinaga jauregiaren egoera eskasa salatu du

Kontserbazio eta osasungarritasun baldintza txarrak direla eta kexu dira elkarteko kideak.


Zain Dezagun Urdaibai elkarteak Mundakako Larrinaga jauregiaren kontserbazio eta osasungarritasun baldintza txarrak salatu ditu Mundakako Udalan.
Elkartearen estatutuetako bigarren artikuluan bildutako helburuari jarraituz egin dutela salaketa argitu du Edorta Jimenezek, Zain Dezagun Urdaibai elkarteko presidenteak, «Busturialdeko udalerrietako kultura balioak aktiboki defendatzeko helburua dugula esaten du estatutuak. Mundaka eskualdeko udalerria den heinean, hirigintza-legalitatearen defentsarako ekintza publiko hau aurkezteko eskubide osoa dugu».
Azken aldian, Mundaka bisitatzera hurbildu diren guztiek Larrinaga jauregiaren argazkia atera dutela adierazi du Jimenezek, izan ere, «interes historikoa eta arkitektonikoa» duen erakina baita. Hala ere, momentu honetan «mantenimendurik eta erabilerarik barik dago eraikina, kanpoko arotziaren egoera txarra begibistakoa da, teilatua hondatuta dago, ur zorrotenak ere abandonatuta eta landaraz beteta daude, lursailean herri jabariko bideetara gainetik sartzen den basa-landaredia dago eta aipatutako lursailaren egoeraren ondorioz, ingurua kutsatuta dauka osasungarritasun, segurtasun eta apainketa publikoaren ikuspuntuetatik», azaldu du elkarteko presidenteak.

Comentarios