Urtarrilaren 11an etxebizitzaren aldeko manifestazioa izango da Bilbon


Urtarrilaren 11an etxebizitzaren aldeko manifestazioa izango da Bilbon

Bizkaiko Gazte Asanbladek eta etxebizitzaren aldeko eragile ezberdinek etxebizitzaren aldeko baterajotzearekin bat egin eta manifestazioa deitu dute Bilbon urtarrilaren 11an. Datozen egunetan ekimen eta iniziatiba ezberdinak bultzatuko dira auzo eta herrietan.

Etxebizitzaren aldeko baterajotzean parte hartzeko asmoz Bizkaiko Gaztetxe, Gazte Asanblada eta etxebizitzaren aldeko eragile ezberdinak 3 hilabete inguru daramatzagu biltzen eta egun hoiei begirako prestaketak egiten.

Bilera hauetan parte hartzen dugun eragile ezberdinok denbora asko daramagu gure herri eta auzoetan etxebizitzaren problematika lantzen. Nahiz eta bakoitzak bere errealitatetik abiatuta landu, arazoaren gakoa amankomuna dela ikusita elkarlanean zerbait egiteko beharra ikusi dugu. Aste horretarako dugun helburua denon artean gure auzo eta herrietako borrokei bultzada bat eman eta urtarrilaren 11ean burutuko den manifestazioan errealitate guzti hoiek ikustaraztea.

Astean zehar gure herri eta auzoetan ekimen ezberdinak burutuko ditugu, hoietan leku bakoitzaren egoera salatu ez ezik, herrialdeko manifestaziorako deialdia zabalduko delarik.

Manifestazioa Guggenheim-tik abiatuko da arratsaldeko 19:30tan. Etxebizitzaren arazoa pairatzen dugun gazteok biltzea dugu helburu. Manifestazio koloretsua, masiboa eta partehartzailea izango da, aldi berean, erantzuleen salaketarako tartea izango duena. Gazte espresio ezberdinak lekua izango dute, beraz deialdia egiten diegu gazte asanblada eta talde ezberdinei (batukada taldeak, kaleko joleak, hankapaloak, kale antzerkia, etb?) gurekin bat egitera.

Urtarrilaren 2. astean etxebizitzaren aldeko baterajotzea!!

Urtarrilaren 11ean manifa Bilboko kaleetan zehar, Guggenheim-etik abiatuta!!

Comentarios