"25 urte Lemoizen itxieratik! 25 urte nuklearrik gabe!"

Igorlea: Ekologistak Martxan Data: 2007 Ira, 26 - 03:24 PM



Ekologia eta Ingurugiroa Oroitzapen bat historian eta gogoeta bat etorkizunari begira

Ekologistak Martxanek argazki erakusketa antolatzen du, 1972 eta 1884 zehar Lemoizeko zentral nuklearraren kontra jasotako borrokari buruz.

1972an hasi ziren zentrala eraikitzen, eta obrak 1984an betiko gelditu ziren. PSOEren Gobernuak erabakitako luzamenduaren ondorioz izan zen, eta luzamendu hori hilero ordaintzen ari gara elektrizitate-ordainagiriez. Antzeko proiektu batzuk sortzen ari ziren unean bertan geldiarazi ziren: Debako eta Ispasterko zentralek euskal kostalde nuklearra osatuko zuten; beste zentral bat zegoen aurreikusita Tuterarako.

Borroka ekologista eta antinuklearraren garaitza itzel hau Euskal Herriko mobilizazio handiari eskerrak lortu zen, eta mobilizazio hartan Lemoizen inguruko herritarren eta udalbatzen partaidetza nabarmendu zen.

Borrokaren mugarrien artean aipatu behar dira Comisión de Defensa de una Costa Vasca No Nuclear taldeak bildutako 150.000 sinadura, 1976an Plentziatik Gorlizera martxan joateko lehenengo aldiz bildu ziren 50.000 pertsonak, Bilbon 1977an 150.000 pertsona bildu zituen manifestazio handia. Horiek eta beste manifestazio jendetsu batzuek eta, orobat, itzalaldiek, argiaren ordainagiri ordaindu gabeek, itxialdiek, eztabaidek, langileek zentraleko obretan lantzean behin egindako sabotajeek. guztiek hezurmamitu zuten herritarren protesta, azkenik plan nuklearrak makurrarazi zituen protesta hain justu.

Bederatzi heriotza ere egon ziren: ekintzaile antinuklearrak, langileak, Lemoizko zuzendaritzako kideak, ETAko militanteak. Haien artean, Galdys del Estal, Donostiako ekintzaile antinuklearra, poliziak erailda Tuteran 1979an, Energia Nuklearraren kontrako Nazioarteko Ekintza-eguneko kontzentrazio-festa batean.

Egitapen hauek gogoan izan ditzagun, Ekologistak Martxanek argazki erakusketa bat antolatu du:

Izenburua: "25 urte Lemoizen itxieratik! 25 urte nuklearrik gabe!" .
Egunak: Irailaren 24tik-28ra.
Ordutegia: Goizez 9:00tik-13:00tara. Arratsaldez 16:00tik-21:00ra
Lekua: Yohn Jauregia (La Bolsa). Pilota kalea 10. Bilbo Zaharrean.

Comentarios