ibarrangelu » ingurumena

Kosten Mugapeak Lagan ipini dituenharriak tira-bira iturri

Ibarrangeluko Udalak goiko dunara eta Toki Alai jatetxerako sarreran zeuden harriak kendu ditu herenegun eguerdian

hitza Zihara enbeita

Asteburuan pinudira bidea eta goiko dunara bidea zarratu zuen Kosten Mugapeak, eta herenegun Toki Alai jatetxerako sarrera. Bi gune horiek 500 kilotik gorako harriekin mugatu dituzte. Dunetako hesiak konpondu eta horiek babestea izango da bigarren pausoa. «Kontuan hartuta Lagako hondartzan zenbat jende ibiltzen den eta zein arrisku dituen, zenbait jarduera beharrezkoak dira», euren esanetan.Lagako hondartzan ipinitako harri horiek kendu ditu herenegun Ibarrangeluko Udalak, «irisgarritasun eta segurtasun» arrazoiengatik batez ere. Sorospen posturako eta Toki Alairako sarrera, behintzat, libre egon dadin. Sorospen postura bidean katea ipini dute harrien ordez.

Kerman Meaurio Ibarrangeluko alkatearen esanetan, «bere garaian esan genien zentzurik bako proiektua zela. Kontuan hartuta, gainera, Laga berriro ordenatzeko plan integrala adostuta dagoela».

Plan integrala martxan jartzeko lusailak desjabetzea da lehenengo pausoa, eta Kosten Mugapeko arduradunen esanetan, laupabost urte beharko dituzte lur guztiak desjabetzeko. Hori baino arinago zenbait gune berreskuratzea beharrezko ikusten dute.

Lagako konpetentzia Kosta Mugapearena dela argi dute, Kerman Meaurioren esanetan, baina «Udal moduan ezin dugu onartu irisgarritasunaren eta segurtasunaren gainetik egotea era honetako jarduerak».

Azken urteetan, udan, goiko dunarako sarrera kate batekin zarratu izan du Udalak, baina Kosten Mugapeko arduradunen esanetan, neurri hori ez da inguru hori babesteko nahikoa. Apurtu egiten dutelako.

Uda ostean hasteko

Are gehiago, Kosten Mugapearen esanetan, legearen arabera jokatu izan balute, Lagako hondartzan kotxe bakar bat ere ezingo zuen aparkatu. Pinudia eta duna babesteaz gain, jatetxe ingurua garbitu eta natur gune bihurtu gura du Kosten Mugapeak. Horregatik mugatu du zati hori ere. Hori bai, uda ostera arte ez dira berreskurapen lanetan hasiko. Ekainaren 1ean hasten baita hondartza denboraldia.

Kosten Mugapekoak sei hilabetetan zeresana duten erakunde guztiekin egon dira harremanetan. Hori dela eta, ez dute Udalaren jarrera ulertu. Hala ere, «ez genuke zigor espedienterik zabaldu gura».

Sorospen postura arte anbulantzia heltzea bada Udalaren helburua, «prest gaude behar diren neurriak hartzeko», esan dute Kosten Mugapekoek. Baina ez dute onartuko jatetxearen onurarako egitea aldaketa horiek.

Comentarios