Salaketa Durangon: "Balzola Txikitzailea.AHT Ez!!"

Salaketa Durangon: "Balzola Txikitzailea.AHT Ez!!"
Igorlea: AHT Gelditu! Elkarla Data: 2007 Api, 19 - 03:20 AM



Ekologia eta Ingurugiroa




Gaur arratsaldeko 17:00etan Durangoko igerileku berrien obretan (Balzola enpresak egiten ari dena) protesta ekintza bat egin dugu
Durangaldeko AHT Gelditu elkarlanak, obretako sarreran bi arbola landatu ditugu zuhaitzaz eta lorez mozorrotuta joan gara eta "Balzola Txikitzailea.AHT Ez!!" jartzen zuen pankarta bat eramanda.
Hemen dago irakurritako komunikatua:

Balzola txikitzaileak, aht gelditu!

Balzola eraikuntza enpresak Abiadura Handiko Trenaren inposaketan parte hartzea salatu nahi dugu eta datorren Apirilaren 28an Bilbon AHTaren aurka egingo den manifestazioan denok parte hartzearen garrantziaz ohartarazi nahi dugu.

Euskal "Y" lez esagutzen dugun Abiadura Handiko Trenaren proiektua eraikitzeko asmotan dabiltza bai Madrilgo Gobernua eta baita Eusko Jaurlaritza ere. Lehentasunezkoa den Bilbo-Gasteiz tartean eraikuntza lanak hasiak dituzte jada Arabako Luku izeneko herrixkan eta beste lau tartetako lanak adjudikatu ditu Ministerio de Fomentok. Lau tarte horietako bi Durangaldean daude, Elorrio-Arrasate eta Durango-Abadiño, eta bigarren tarte honetan Balzola, Moyua eta Azvi eraikuntza enpresek osoturiko taldeak du AHTa egiteko enkargua, Abadiño, Durango,Izurtza eta Iurretan zehar 3,52 kmko tartea 50milloi e.ren truke.

Horregaitik gogor salatu nahi dugu, Balzola bezala, AHTaren eraikuntzarekin eta naturaren txikizioarekin aberastu nahi diren enpresak. Amalurrak ezin du eraso gehiagorik jasan eta horren aurrean Abiadura Handiko Trenari eta beste proiektu txikitzaileei EZ esaten diegu. Denon artean Amalurra defendatu eta AHTa gelditzea posible dela aldarrikatzen dugu eta datorren Apirilaren 28an, larunbata, arratsaldeko 5:30etan Bilbon egingo den manifestazioan parte hartzeko deia luzatzen dugu.

Durangaldeko AHT Gelditu! Elkarlana.

*Oharra datorren apirilaren 28rako ( AHTren kontrako manifestazio nazionala Bilbon)

Manifara joateko Elorrio, Atxondo eta Abadiñotik Autobusak antolatu ditugu. Elorriotik 16:00etan irtengo dira autobus geltokitik.Txartelak ohiko lekuetan daude salgai 3 eurotan langabetu eta ikasleentzat eta 5 Eurotan besteentzat.
Durangotik joateko dei egiten dugu jendea 15:30etan Landakoko apeaderoan egoteko trenez joateko.

Comentarios