Foru Aldundiko Obra Publiko eta Garraio sailak Busturiko auzoetarako sarbideak errazteko hiru errotonda eraikiko ditu, San Kristobal, San Bartolome eta San Antonio auzoetan. Trafiko arazoak saihestu nahi dituzte errotonda horien bitartez.Ez dute zehaztu obrak noiz hasiko diren, baina behin lanean hasita, errotonda bakoitzeko, gutxienez, bost-sei hilabeteko lana izango dute.
Errotondak egiteaz gain, drainatzea, errepideko argiztapena eta seinaleak ere berriak jarriko dituzte, besteak beste.
Lehenengo errotonda, San Kristobal eta Altamira auzoak lotzen dituen bidegurutzean egingo dute. Hain zuzen, Diputazioak puntu arriskutsu bezala hartzen baitu San Kristobaleko gurutzea. Foru Aldundiaren esanetan, «tarte horretan ibilgailuek abiadura handia hartzen dute eta beharrezkoa da segurtasun neurriren bat hartzea».
Errotondak 20 metroko erradioa eukiko du eta obrekin hasteak 849.000 euroko gastua izango du. Baina horretarako, lehenengo, Busturiko Udalak lurzoruaren erabilgarritasuna utzi behar dio Foru Aldundiari. San Kristobaleko bidegurutzea berriztatzeko hasierako akordioa 2005eko urrian sinatu zuten.
Bestalde, San Bartolome auzorako sarreran 13 metroko erradioa hartuko duen bigarren errotonda bat egingo dute. Hemen ere auzorako sarrera hobetu gura dute, eta baita hilerrirako sarrera erraztu ere. Lan horrek 594.000 euroko gastua izango du, baina oraindik proiektua kontratazio fasean dago. Hala ere, Foru Aldunditik adierazi dutenez, «datorren urterako azpiegitura eginda egon daiteke, bost hilabete inguruko lanaren ostean».
Hirugarrena aztertzen
San Antonio auzoaren inguruan hirugarren errotonda bat egiteko aukera aztertzen ari dira Diputazioko arduradunak. Azken finean, auzoetarako bidegurutzeetan dauden ikuspen arazoak saihestu nahi dituzte eta gidariei errepidean ibiltzeko erraztasunak eskaini.
Comentarios
Publicar un comentario
Que para que una publicación tenga legitimidad estén seguros que publicaremos los comentarios, rectificaciones, respuestas y criticas que estén escritas con respeto a las normas de cortesía habituales, aunque sean contrarios a nuestra linea de pensamiento o a alguno de nuestros colaboradores.
Por lo contrario, en caso de que se lleguen a nuestro Blogg esos comentarios ilícitos o falsedades los eliminaremos de oficio en cuanto tengamos conocimiento de los mismos, para evitar del daño que pretende causar el autor de tales comentarios.