"Busturia NM", Muruetako ontziolaren azken ontzia?

Pasadan urtean muruetako ontziolatik ataratako azken itsasontzia

 "Busturia NM", Muruetako ontziolaren azken ontzia?

2025eko urriaren 7an, arratsaldeko 6retan, "Busturia NM" ontziaren uretaratzea dela eta, Muruetako ontziolaren instalazioetatik hain zuzen, Muruetan bertan, aukera paregabea eskaintzen zaigu Guggenheim Urdaibai makro-proiektu turistikoak planteatutako gatazkari buruzko eztabaida osoan galdera erabakigarrienetako bat izan daitekeena egiteko; galdera ez da ideologiaren arlokoa, ezta ere soilik politikoan. Astilleros de Murueta SA legitimatuta al dago, Larraben (Murueta) padura-eremuez eta gerora etorri diren handitzeekin gozatzen jarraitzeko, Diktadurako Industria Ministerioak 1943an emandako emakidarekin, alegia, ontzigintzako jarduerarekin, emakidak berak jarduera esklusibotzat aitortua? Gure ustez, ez legoke halakorik, emakida hori 2018an iraungia litzatekeelako.

Gure jarrera horrekin bat etorriz, 2023an MITECOri eskatu genion administrazio-emakida iraungitzat jotzeko eta Astilleros de Murueta SAri eskatzeko bere betebeharrak bete zitzala eta okupatutako lursail publikoak libre utz zitzala, instalazioak kenduz eta egindako obrak eraitsiz, inguruak erabat deskontaminatuz eta berreskuratuz, horretara legez legokiokeena betez. Hartan Administrazioak erantzunik eman ez zuenez, 2024an berriro jo genuen harengana. Alferrik.

Hori dela eta, 2025eko uztailean, ZDUk beste demanda bat aurkeztu du MITECOren aurka Auzitegi Nazionalean; horri ezin izango dio isiltasunarekin erantzun, ez. Gogoan izan lehenago beste demanda bat sarturik dugula, beste bi elkartek bezalatsu, Urdaibaiko kostaldeko zerrenda jakin batean, hain zuzen ere Muruetako ontziolaren eremuari eragiten dion aldean, babesa 100 metrotik 20 metrora murriztu izanaren aurka. Oraingo honetan, administrazioari honako hau esatera behartu nahi zaio: emakida iraungirik al da? Bai ala ez? Baiezkoan, ministerioak ez luke zertan itxaron 1943ko emakidak berak ezartzen duena gauzatzeko, zera, Astilleros de Murueta SA enpresari agintzeko Muruetako Larrabe aldean darabilen ontzigintzako jarduera bertan behera uzteko eta, era berean, orain okupatzen dituen sailak arazteko edo deskutsatzeko, hots, 1943ko egoerara lehengoratzeko.

Auzitegi Nazionalean sartu dugun bigarren demandarekin jokoan dugunaren laburpena da orain artekoa. Gehitu, honekin batera garrantzi handiko gai honi buruzko informazio- eta kontzientziazio-kanpaina bati ekin diogula, baita horrek dakarren erronkari aurre egiteko funtsak biltzeari ere. Hilaren 7an, arratsaldeko 6retan, beste kolektibo eta pertsona askeekin batera, ontziolaren inguruan, Dinamita Mollean, hitzordua dugu. Egun historikoa, beharbada, `Busturia NM itsasontzia izan litekeelako hortik irteten azkena. Eztabaidak, mobilizazioak eta diru-ekarpen militanteak merezi dute, merezi dutenez. Azken hori hemen behan HIRU. ERANSKINA:
 Zain Dezagun Urdaibai Elkartea


BAT. ERANSKINA: Muruetako udalerrian jabari publikoan ontziola bat eraikitzeko 1943ko emakida-ebazpena.



BI. ERANSKINA: Astilleros de Murueta SA enpresak 1943an ireki zenetik itsas-lehorreko jabari publikoaren usurpazioaren dokumentu grafikoa.

HIRU ERANSKINA: Laguntza-ekarpen ekonomikoetarako lekuak, prozesu judizialen gastuak ordaintzeko, bai banku-kontuetan sartuta, bai Bizunek dohaintzan emanda:




Comentarios