Mundakako hilerri inguruan 35 etxebizitza eraikitzeko egitasmoa baztertu egin dute

Vista General de Portuondo


2012/02/01
Nork
Mundakako udaleko zerbitzu teknikoak ez du onartu hilerri ondoan 35 etxebizitza eraikitzeko proposamena. Tragola Kultur Elkarteak aurkeztutako alegazioak kontuan hartu, eta lurzoru hori birkalifikatzea baztertu egin dute.
Arkitektura eta Hirigintza Bulegoa elkarte anonimoak jaso zuen Mundakako hilerri ondoan 35 etxebizitza egitearen aukera, Udalaren aginduz egindako txostenean. Hain zuzen, herriko arau subsidiarioak aldatzeko aurreproiektua landu zuen, eta bertan etxebizitzak eraikitzeko herriko zenbait landa-lur eraikitzeko lursail legez birkalifikatzearen aukera jaso zuen Arkitektura eta Hirigintza Bulegoak, aukera bi proposatuz: batak Bermioko errepide ondoko –gasolindegitikLamiaran industrialde bitartean– lurren kalifikazioa aldatzea proposatzen zuen; bigarrenak, aipatutako birkalifikazio horrez gain, hilerri ondoko lurrak be birkalifikatzea proposatzen zuen.
Hilerri ondoan etxebizitzak eraikitzea beharrezkoa ez dela iritzita, alegazioak aurkeztu zituen Mundakako Tragola Kultur Elkarteak. Haien ustetan, hirigunetik kanpo 35 etxebizitzako bizitokia egiteko beharrizanik ez dago. Era berean, arau subsidiarioak aldatzeko aldez aurretik zehaztutako baldintzen kontra doala argudiatu zuen elkarteak. “Gainera, ez dago inolako arrazoi historikorik, ez demografikorik ezta ingurumen arrazoirik lur horiek birkalifikatzeko”, elkarteak esan legez.

Comentarios