Lurralde Zatikako Plana bertan behera uzteko deia luzatuko du Bilduk


Lurralde Zatikako Plana bertan behera uzteko deia luzatuko du Bilduk

"Zenbait gabezia" dituela iritziz, proposamena Lea Artibai eta Busturialdeko udaletan aurkeztuko dute

I. Fradua - Jueves, 23 de Febrero de 2012 DEIA COSTA

Gernika-Lumo. Nahiz eta oraindik onarpen fasean dagoen, Bilduk Gernika-Markina Lurralde Zatikako Plana -LZP- bertan behera uzteko eta prozesu partehartzailea zabaltzeko proposamena luzatuko du mozioen bitartez Udaletan, Busturialdea eta Lea Artibairako diseinatutako plangintza urbanistikoak "zenbait gabezia" dituela iritziz.

Jakinarazi dutenez, eskualdeetarako aurkeztu duten hirigintza planean "erabilitako diagnostikorako datuak eta estatistikak zaharkituta daude", eta bere diseinuan Foru Aldundiak "metodologia bertikala erabili du; ez da egon inkesta zuzenik bertako eragile zein erakundeekin". Izan ere, eta Bilduren iritziz, "ez da parte hartzeko prozesurik abiatu" Lurralde Zatikako Plana egiterakoan.

Bizkaiko Bilduk plazaratutako arrazoien artean, bestetik, Busturialdea eta Lea Artibai "eremu berean batzea ez da naturala, ez praktikoa", azaldu dute. Eta "bakoitzak bere izaera" duelako, "bere Lurralde Zatikako Plan propioa beharko luke".

Comentarios