Iberdrola Dorreko inaugurazio ekitaldian kontzentrazio batera deitzen dugu

Hainbat elkarte eta erakunde ekologista, sindikal eta politikok otsailaren 21-eko Iberdrola Dorreko inaugurazio ekitaldian kontzentrazio batera deitzen dugu, Garoñako zentral nuklearraren ixtea eskatzeko.

Baita ere Fukushimako istripuaren urteurrena dela eta, martxoaren 10-ean Bilbon antolatu dugun manifestazioan parte hartzera deitzen dugu.

Honako erakundeok, (Alternatiba, Aralar, Bildu, Bizilur, CGT-LKN, CNT, CCOO, Deshazkundea, Eguzki, EHNE, Ekologistak Martxan, ELA, EPK, Equo, ESK, Ezker Abertzalea, Ezker Anitza, Ezker Gogoa, Ezpitsu, Federación de Asociaciones de Vecinos de Bilbao, Gazte Komunistak, Gorripidea, Greenpeace, Herriarte-Entrepueblos, Iratzarri, Izate, Kima Berdea, Komite Internazionalistak, LAB, M15M, Mundu bat, Sagarrak, Sare Antifaxista eta STEE-EILAS), Endesak eta Iberdrolak osatzen duten Nuclenor enpresak eta PP-ko gobernuak Garoñako zentral nuklearraren bizitza 2013-tik aurrera luzatzeko egiten ari diren ahaleginak salatu nahi ditugu.

Luzapenaren aurkako gure jarrera kalean agertzeko eta Garoñako zentral nuklearraren ixtea eskatzeko, Iberdrola Dorrearen aurrean, Euskadi Plazan, otsailaren 21-an kontzentrazio batera deitzen dugu goizeko 11:30-ean, Iberdrola Dorreko inaugurazio ekitaldia dela eta, Juan Carlos erregea bertan egongo delarik.

Eta esan nahi dugu Euskal Herritik oso gertu, Gasteizetik 45-kilometrotara eta Bilbotik 80 kilometrotara Fukushimako zentralen teknologia berberakoa den eta urte berean zabaldu zuten zentral nuklear bat dagoela. Fukushima-ko lehenengo erreaktorea, Garoñako zentralaren bikia da, teknologia berbera du (BWM, “ura irakitenekoa” bezala ezagutzen dena), antzeko potentzia dauka (460 Mw) eta urte berean zabaldu zen (1971-an). Nuclenor enpresak, Garoña Fukushimako zentralaren ahizpa bezala aurkeztu izan du behin baino gehiagotan eta 2010-ko ekainean Fukushimako teknikoak Garoñara etorri zirenean Nuclenor-ekoek bisita hori Garoñako zentralaren segurtasunaren bermea zela esan zuten.

Garoñaren inguruan ehundaka mila pertsona bizi gara eta esan beharra dago zentral hori guztiz zaharkituta dagoela eta oso arriskutsua dela. Gainera ez da inondik inora beharrezkoa elektrizitate hornikuntzarako eta aspalditik amortizatuta dago.

Garoñako zentralaren ixtea eskatzeko, arriskua nuklearra salatzeko eta Japoniako herriarekiko gure elkartasuna adierazteko, hogei eta hamalau erakunde eta elkartek antolatu dugun manifestazioan parte hartzera gobidatu nahi dutugu herritar guztiok, martxoaren 10-an arratsaldeko 17:30ean. “Garoña itxi orain. Fukushima gehiagorik ez” lelopean aterako da manifestazioa PP egoitzaren aurrean dagoen Jesusen Bihotza plazatik, eta Iberdrolako Dorreraino joango da (Euskadi plaza).

Alternatiba, Aralar, Bildu, Bizilur, CGT-LKN, CNT, CCOO, Deshazkundea, Eguzki, EHNE, Ekologistak Martxan, ELA, EPK, Equo, ESK, Ezker Abertzalea, Ezker Anitza, Ezker Gogoa, Ezpitsu, Federación de Asociaciones de Vecinos de Bilbao, Gazte Komunistak, Gorripidea, Greenpeace, Herriarte-Entrepueblos, Iratzarri, Izate, Kima Berdea, Komite Internazionalistak, LAB, M15M, Mundu bat, Sagarrak, Sare Antifaxista eta STEE-EILAS

Comentarios