2010-07-10
Urdaibaiko Guggenheim museoari bandera beltza jarri diote ekologistek
Ekologistak Martxan-ek aurten zortzi bandera beltz jarri ditu euskal kostaldean, eta 15 toki beltz zehaztu ditu
Agurtzane Solaberrieta.
Urdaibaiko biosferan egin asmo duten Guggenheim museoari bandera beltza jarri dio, lehen aldiz, Ekologistak Martxan taldeak. Izan ere, talde ekologista horren iritziz, egitasmo horren bidez sustatu nahi den turismoak eragin «kaltegarriak» izango ditu natur eremu babestu horretan. Haren esanetan, Bilboko Guggenheim museoak bere garaian hiriaren eraldatze urbanistikoa eta ekonomikoa bultzatu zuen, eta uste dute baliabide ugari «xahutu» zirela «oso eztabaidagarria» den gizarte eta kultura eredu jakin baten mesedetan. Eredu hori orain Urdaibaiko biosferara eraman nahi izatea salatu dute. «Eredu horri orain industria turistiko berria deitzen diote». Egitasmoaren inguruko hainbat datu ere eman dituzte: 200 milioi euroko inbertsioa -guztira 385 milioi euro mugituko dituzte- eta 148.000 bisitari urtero -egunero 5.000 bisitari-. «Ez zaie axola, ordea, Urdaibaiko ekosisteman eragingo duen kaltea».
Ondorio horiek Bandera beltzak 2010. Kaosa kostan izeneko txostenean bildu dituzte. «Eragin negatibo handieneko proiektuei» eman dizkiete bandera beltzak; guztira, zortziri: Urdaibaiko Guggenheim museoari; Muskizen Petronorrek hasi duen koke plantari; Arena hondartzako hondarra ateratzeari; Bilboko portua handitzeko asmoari; Ondarroan Aieri itsasertzean egin asmo dituzten etxebizitzei; Mutrikuko portua handitzeko egitasmoari; Oria ibaiertzeko urbanizatzeari, eta Pasaiako kanpoko portuari.
Hamabost puntu beltz ere zerrendatu dituzte aurtengo txostenean, etorkizunean ingurumenari kalte egin diezaioketen proiektuak zehaztuz.
Hirigintza eta industria
Krisi ekonomikoak eta, batez ere, eraikuntza enpresen krisiak presio urbanistikoa eta industriala «gutxitu» egin dutela aitortu du Ekologistak Martxan-ek; hala ere, kostaldearentzat oraindik ere «mehatxua» dela dio, hainbat egitasmo aldatu edo bertan behera utzi arren. Abagune ekonomiko hobea iristean «hautsa» kenduko dietela ohartarazi dute.
Uraren arazketak ere kezkatzen ditu ekologistak; izan ere, haien arabera, oraindik ere hainbat herri eta eskualdetan ez dituzte ur zikinak arazten. Nerbioi ibaiaren arroak kezkatzen ditu gehien: «Amurrion eta Laudion ez dago araztegirik». Lea-Artibai eta Urdaibai ere ageri dira txostenean; Gernikan eta Bermeon arazo ugari baitituzte.
Gipuzkoan egoera ez da hobea. Herri industrializatuenetako ibaietako ura «oso kutsaturik» dago; esaterako, Deba, Oria eta Oiartzun ibaiak.
Toki beltzak
BIZKAIA
Bilboko portua eta itsasadarra (Santurtzi, Getxo eta Zierbena). Kutsadura.
Getxo. Andra Marin 8.300 etxe egiteko egitasmoa.
Barrika. Muriolako ingurunea.
Armintza. Olatuen bidez energia sortzeko planta.
Bakio. Gaztelugatxeko biotopo babestutik hurbil egin nahi duten urbanizatzea eta golf zelaia.
Bermeo. Marea arteko zabalgunea aldatzea.
Bermeo-Elantxobe. Egitasmo energetikoak.
Forua. Paduran etxebizitzak.
Murueta. Ontziolako jarduerak Mundakako olatua kaltetzea.
Elantxobe. Etxebizitzak.
Bermeo-Elantxobe. Egitasmo energetikoak.
GIZPUZKOA
Deba, Urola, Oria, Urumea, Oiartzun eta Bidasoako itsasadarrak. Kutsadura.
Donostia. Monpasko pasealekua.
Pasaiako badia. Degradazioa.
Hondarribia. Kirol portua eta aireportua handitzeko asmoak.
Hondarribia. Donejakue bidea asfaltatzea.
http://www.ekologistakmartxan.org/uploads/media/BanderasNegras2010_InformeEuskadi.pdf
Comentarios
Publicar un comentario
Que para que una publicación tenga legitimidad estén seguros que publicaremos los comentarios, rectificaciones, respuestas y criticas que estén escritas con respeto a las normas de cortesía habituales, aunque sean contrarios a nuestra linea de pensamiento o a alguno de nuestros colaboradores.
Por lo contrario, en caso de que se lleguen a nuestro Blogg esos comentarios ilícitos o falsedades los eliminaremos de oficio en cuanto tengamos conocimiento de los mismos, para evitar del daño que pretende causar el autor de tales comentarios.